Bermeoko Kafe Antzokiak apirilaren 18an zabalduko ditu ateak

Bizkaie! 2008-04-15 12:14

Sei hilebeteko atazerapenagaz, datorren barikuan, hilaren 18an, zabalduko dabe Bermeon euskal kulturearen eragile izango dan Kafe Antzokia. Danetara, 800 metro koadro dira, pisu bi eta taberna, eszenatokia eta palko bat be izango ditu. Helduentzako zein umeentzako ekitaldi kulturalak ez dira faltako eta, horrezaz gan, eguneko menua be eskainiko dau.

Sei hilebeteko atazerapenagaz, datorren barikuan, hilaren 18an, zabalduko dabe Bermeon euskal kulturearen eragile izango dan Kafe Antzokia. Danetara, 800 metro koadro dira, pisu bi eta taberna, eszenatokia eta palko bat be izango ditu. Helduentzako zein umeentzako ekitaldi kulturalak ez dira faltako eta, horrezaz gan, eguneko menua be eskainiko dau. Bermeoko Kafe Antzokiaren inaugurazino ekitaldi ofiziala apirilaren 18an izango da eguerdiko 12:00etan, erakunde publikotako agintariak bertan dirala.

Arratsaldean, barriz, 19:00etan ateak zabalduko ditue herritar guztientzako eta magia saioak, Bermeoko abesbatzaren ekitaldia eta ezustekoak iragarri ditue. Zapatuan, ostera, apirilaren 19an, Tximinoak (Bermeo) + KEN 7 taldeen kontzertua izango da 22:00etan. Sarrerak bost euroan jarriko ditue salgai.

Udalak enpresa bati esleitu eutson BKAren ardurea baina zenbai arrazoi tarteko enpreseak uko egin eutson zerbitzua ustiatzeari eta horrek sei hilebeteko atzerapena eragin dau, izan be, pasa dan irailean, Andra Mari jaien ostean inauguretea zan asmoa. Kontuak kontu, BKAren ardurea hartzeko Bermeon beren beregi sorrtutako Ezkerra Produkzioak enpreseak egingo dau lan hori. Enpresa horrek jakinarazo dau mueta askotako ekitaldiak antolatuko dituela: gazteentzako kontzertuak, nagusientzako musika saioak, umeentzako antzezlanak, herriko taldeen saio bereziak, nagusientzako dantzaldiak eta bestelako ekitaldiak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu