Literaturaz eta gaur egungo gizarteaz berba egingo dabe Bilbon Belen Gopeguik eta Iban Zalduak
2008-04-14 15:49 KultureaLiteratureak gaur egungo kezka sozialen ingurun dauen isla, kezka edo ardura horreek lantzeko zenbait literatur generok daben gaitasuna, idazleek egun lantzen dituen gai gustokoenak, globalizazinoaren eragina literaturan edo egungo idazleek daben erantzunkizuna izango dira eztabaidagaiak,
Bilboko Bidebarrieta Kulturguneak ikus-entzuleak idazleakana hurreratzeko asmoz antolatutako ‘Eztabaidak literatureagaz’ egitarauan, bihar, hilak 15, Belen Gopegui madrildarraren eta Iban Zaldua donostiarraren txandea izango da ‘Literaturea eta gaur egungo gizartea’ izenburuko saioan. Ramon Bustamante kazetariak aurkeztu eta zuzenduko dau saioa, antolatzaileek adierazo dabenez.
Literatureak gaur egungo kezka sozialen ingurun dauen isla, kezka edo ardura horreek lantzeko zenbait literatur generok daben gaitasuna, idazleek egun lantzen dituen gai gustokoenak, globalizazinoaren eragina literaturan edo egungo idazleek daben erantzunkizuna izango dira eztabaidagaiak, besteak beste.
Belen Ruiz de Gopegui (Madril, 1963) eleberrigile eta gidoigilea ‘La escala de los mapas’ opereagaz izan da saritua. ‘La conquista del arte’ bere hirugarren lana zinemara egokitua izan da, eta Francsico Umbralek bere belaunalditik onena bezela aukeratu eban.
Bestalde, Iban Zaldua (Donostia, 1966) Euskal Herriko Unibersidadean (EHU) Ekonomiaren Historian irakasle eta zenbait hedabideetako ohiko kolaboratzailea da. Ipuingile bezaea dauen adimena erakutsi eban ‘Veinte cuentos cortitos’ 1989ko lanagaz.
Geroago, euskeraz idatzitako ‘Ipuin euskaldunak’ -Gerardo Markuletagaz batera-, ‘Gezurrak, gezurrak, gezurrak’ eta ‘Traizioak’ kaleratu ditu, bai eta ‘La isla de los antropólogos’ be. 2002an ‘Obatatiko tranbia: zenbait gogoeta azken aldiko euskal literaturaz (1981-2001)’ lana argitaratu eban. Ume zein gaztetxuei zuzendutako ‘Kea ur gainean’ edo ‘Ile luzeen kondaira’ lanen egilea be bada, eta 2006an euskal literaturako Euskadi Saria jaso eban ‘Etorkizuna’ lanagaitik.
Bilboko Bidebarrieta Kulturgunearen hurrengo ‘Eztabaidak Literatureagaz’ saioan musikea eta literaturea izango dira protagonista bi gonbidatu berezigaz: Luis Eduardo Aute eta Ruper Ordorika, moderatzaile lanak egingo dituen Jose Blanco olerkariagaz batera.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!