Tolosan egingo da Gipuzkoa Encounter topaketearen bigarren ekitaldia
2008-04-14 15:41Apirilaren 25, 26 eta 27an, arte digitala, musika elektronikoa eta bideo-jolasen inguruan 600 zaletu eta 400 ordenagailutik gora bilduko ditu informatikearen inguruko jaialdiak. Hitzordua Usabal kiroldegian izango da.
Tolosan ospatuko da, apirilaren 25, 26 eta 27an, Gipuzkoa Encounter topaketearen bigarren ekitaldia. Arte digitala, musika elektronikoa eta bideo-jolasen inguruan 600 zaletu eta 400 ordenagailutik gora bilduko ditu informatikearen inguruko jaialdiak. Hitzordua Tolosako Usabal kiroldegian izango da.
Tolosako Udala izan da jaialdiaren antolatzailea, Euskaltel Fundazinoagaz eta Bilbon ospatzen dan mueta honelako jaialdi beteranoaren arduraduna dan Euskalamiga alkarteagaz lankidetzan. Gipuzkoako Foru Aldundiaren, SPRIren, Kutxaren eta KZGunearen babesa dauka Gipuzkoa Encounter jaialdiak, Gipuzkoako informatika jaialdirik handienetakoak.
Aurten, Gipuzkoa Encounter-en antolaketeak Lleida Lan Party Topaketeagaz batu ditu indarrak aurrekaririk ez daukan lankidetzan. Aldi berean ospatzen diran jaialdi biek sareak alkartuko ditue 400 kilometroko aldea gainditu eta alkarren artean konektauta izango diran 1.000 ordenagailu batzeko.
Horrela, topaketa bietan batuko diran 2.000 parte-hartzaileek, besteak beste, 'Counterstrike' lako bideo-jolasak edo jaialdi bietako talde mistoak izango dituan 'gymkana informatikoa' lako lehiaketez gozau ahal izango dabe.
Jokin Bildarratz Tolosako alkateak eta Angel Ros Lleidako alkateak emongo deutsie hasierea bideo-konferentzia sistema bitartez lotuta dagozan jaiei. Ganera, senidetzeari esker, Tolosaren eta Lleidaren arteko loturea estuagoa izango da.
Topaketa honegaz, Tolosako Udalak informatikeagaz eta informazinoaren gizarteagaz zerikusia daben ekintzak bultzatzen eta garatzen dituenei laguntzinoa eskaini gura deutsie, baliabide tekniko eta euskarri onenak eskainiz.
Gipuzkoa Encounter jaialdiak teknologia arloan ezagunak diran adituek eskainitako berbaldi programa bat be eskaintzen dau.
Internet Eskolea
Gipuzkoa Encounter-ek irauten dauen bitartean, 'Internet Eskola' dalakoa jarriko da martxan, Tolosako Udaleko Gazteria Sailaren lankidetzeagaz KZ Guneak eta SPRIk bultzatutako ekimena. Gune horretan, Internetek eskaintzen dituan zerbitzurik erabilgarrienen erabilerea modu ludikoan erakutsiko dira. Eskolak Tolosako Kultur Etxean eta Triangeluko Plazan jarritako karpa batean eskainiko dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!