Periplo taldearen ‘La ciudad sitiada’ lanagaz hasiko da Bilboko Zirkuitoa zikloaren programazino barria

Bizkaie! 2008-04-15 14:58   Kulturea

‘La ciudad sitiada’ obreak antzerki-testuei zuzendutako Caja España saria irabazi eban 1996 urtean. Cervantesen ‘La Numancia’ idazlanean oinarrituta, Laila Ripoll antzerkigile gaztea bizirik irauteko preminea beste sentimendu batzukaz tartekatzen dituan drama hunkigarria da.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Deustuko udaltegian hasiko dau bihar, apirilak 16, antzerki amateurrari eskainitako ‘Zirkuitoa’ programearen denporaldi barria, Periplo Teatro konpainiaren ‘La ciudad sitiada’ izenburuko lanagaz. Antzezlana 19:30etan hasiko da eta sarrerea, egitarau osoa izango dan moduan, dobakoa izango da.

‘La ciudad sitiada’ obreak antzerki-testuei zuzendutako Caja España saria irabazi eban 1996 urtean. Cervantesen ‘La Numancia’ idazlanean oinarrituta, Laila Ripoll antzerkigile gaztea bizirik irauteko preminea beste sentimendu batzukaz tartekatzen dituan drama hunkigarria da.

Eguenean, barriz, Begoñako udaltegiak hartuko dau lekukoa, ‘Gallinas volar’ antzezlana taularatuko baita han. Veronica Fernandezen zuzendaritzapean eta Ivan Bilbaoren testua oinarritzat hartuta, Y la casa sin barrer konpainiak ‘Alizia lurralde miresgarrian’ ipuineko pertsonaiak Lewis Carrollen kontra matxinatu eta istorioaren noranzkoa aldarazoteko ahaleginean erakutsiko ditu antzezlan berezi honetan.

Apirila amaitu arte beste antzezlan bi aurkeztuko dira jentaurrean: ‘La trouppe de Mercedes’ eta ‘Autorretratos’, biak hilaren 24an. Burbujas konpainiaren eskutik, ‘La trouppe de Mercedes’ muntaiak lau emakumeren istorio bitxia kontauko deutse Otxarkoagako udaltegian batutako ikusleei. Aldi berean, 19:30etan, San Frantziskoko udaltegian ‘Autorretratos’ izenburuko Beatriz Gazquez koreografoaren lehen proposamen eszenikoa taularatuko da.

Maiatzean, ‘Gallinas volar’ antzezlanaren beste emonaldi batez gan, Deustu, Begoña, San Frantzisko, San Inazio-Ibarrekolanda, Barrainkua eta Otxarkoagako ikusleek beste sei saioz gozetako aukerea izango dabe. Ikuskizun horreetako bi –‘Zetazeak’ eta ‘Honolulu, leku bat’, Deustun eta San Inazion hilaren 21ean eta 22an, hurranez hurran- euskeraz eskainiko dira.

Programa hau sano esanguratsua da, izan be, Euskadin arte eszenikoen alorrean dagoan zirkuitu amateur bakarra da. ‘Zirkuitoa’-k 1.700 ikusle baino gehiago batu zituan 2007an, eta 2001ean abian jarri zanetik, 16.000 ikusle inguru erakarri ditu.

Azken zazpi urteetan, ehun ikuskizun baino gehiago taularatu ditu talde amateurren eskutik, eta 150 saio baino gehiago eskaini. 2008an, ‘Zirkuitoa’ ekimenak 24 konpainia amateurren parte hartzea izango dau, igaz parte hartu eben 16 taldeen aldean.

Programazinoak sei hilebete iraungo dau, bina hilebeteko hiru programatan banatuta: zezeila-martia, apirila-maiatza eta urria-zemendia. Horregaz batera, eszenatoki kopurua be handitu da, eta Deustu, Otxarkoaga, Begoña, San Frantzisko eta Abandoko ohiko eszenatokiei, 2008an San Inazio eta Errekaldeko udaltegiak gaineratuko jakez.

Emonaldi guztiak dobakoak dira (udaltegietan jaso behar dira gonbidapenak), eta kasu guztietan 19:30etan hasiko dira, nahiz eta batzuetan eguna aldatu egingo dan, eguaztenez, eguenez edota barikuz.


Zirkuitoa — apiril eta maiatzeko programazinoa

Apirilak 16 — ‘La ciudad sitiada’. Periplo Teatro (Deustu). Apirilak 17 — ‘Gallinas volar’. Y la casa sin barrer (Begoña). Apirilak 24 — ‘La truoppe de Mercedes’. Burbujas (Otxarkoaga).
Apirilak 24 — ‘Autorretratos’. Beatriz Gazquez (San Frantzisko).
Maiatzak 7­ — ‘Gallinas volar’. Y la casa sin barrer (Deustu). Maiatzak 21 — ‘Zetazeak’. Zetazeak (Deustu).
Maiatzak 22 — ‘Gran espectáculo mundial del fakir Ha Sint’o’. Teatro en Huida (Begoña).
Maiatzak 22 — ‘El vuelo de la mente. Primer acercamiento a la identidad (Trabajo en proceso)’. Carla Fernández eta Olatz de Andrés (San Frantzisko).
Maiatzak 22 — ‘Honolulu, leku bat’. Gilkitxaro (San Ignazio — Ibarrekolanda).
Maiatzak 23 — ‘Incontinencia verbal’. Atakados (Barrainkua). Maiatzak 29 — ‘Incontinencia verbal’. Atakados (Barrainkua).

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu