Zinea  IV. urtea // 116. zenbakia

A different loyalty


‘A different loyalty’ espien inguruko filma da, Sharon Stonek eta Rupert Everett-ek antzeztutakoa; kontakizunaren abiapuntua ona izan eitekean, baina pelikula honek ez dau ezer barririk eskaintzen, ez dau originaltasun ikuturik opesten.

Duda barik, espioitzearen gaia zinezaleek gogoko eta gustokoen daukien generoetariko bat da, andre eta gizon honeen bizitza bikotx, arin eta korapilatsua edonor erakarteko gauza izaten dalako. Ganera, istorioa benetako jazokizunetan oinarrituta badago, irrika eta zirrarea handiagoak dira.

Filma gerra hotzaren sasoian kokatuta dago eta Kim Philby-ren nahiz Eleanor-en egiazko bizitzetan oinarrituta. Senarra ezustean eta ezelako azalpenik emon barik desagertu eta Sally-k honen bizitzea aztertu behar izango dau, desagerpenaren arrazoi logikoak topau guran; holan, Leo-ren alderdi ilun eta ezezagunen barri eukiko dau.

Beraz, argumentuak interesgarria izateko osogaiak euki arren, filmaren garapena lar monotonoa da, asagotik aurreikusteko modukoa. Ganera, antzezpenak ez dira oso txundigarriak eta bikotekideen arteko kimikea ez da inon be agiri. Horrek guztiorrek, zoritxarrez, gehiegi astuntzen dau film hau, pasarte batzuetan gogaikarri bihurtzeraino.

Joseba Terreros

- Zuzendaria: Marek Kanievska.
- Herrialdeak: AEB, Kanada eta Erresuma Batua.
- Iraupena: 103 minutu.
- Antzezleak: Sharon Stone (Sally), Rupert Everett (Leo Cauffield), Julian Wadham (Andrew Darcy), Michael Cochrane (Dick Madsen), Ann Lambton (Cynthia Cauffield), Jim Piddock (George Quennell), Richard McMillan (Angus Petherbridge), Mimi Kuzyk (Leslie Quennell), Emily VanCamp (Jen Tyler), Tamara Hope (Lucy Cauffield).
- Gidoia: Jim Piddock.
- Argazkia: Jean Lépine.
- Muntaia: Yvann Thibaudeau.