Ahate gibela zartaginean eginda, onddo eta salda azidoagaz batera

Bizkaie! 2003-02-15 00:00   Jan edanak
Zelan egin: Lehenengo eta behin ahate gibela lau zatitan ebagi eta jarraian gatza eta piperrautsa gaineratuko deutsagu zati bakotxari; holan itxiko dogu kondimentau edo ondu daiten. Beste alde batetik, kazolatxu batean ipiniko dogu saldea irakiten eta bor-bor hasten danean, surtatik atara eta onddoa, trufa-orioa eta lima ura bota eta infusionetan itxi 5 minututan gitxi gorabehera. Ondoren, irazi eta saldea lehen erabilitako lapikoan itxiko dogu su oso bajuan. Egindakoak eginda, ahate gibela preparetan hasiko gara. Zartagin bat ondo berotu eta oriorik ...

Internet & Irakeko gerrea

Bizkaie! 2003-02-15 00:00   sarean
Internet burrukarako gune? Internet gerrearen kontrako foro bihurtu da aspaldion baina beste alde batetik, Internet bera be gerra zelai bihurtu leiteke: orain dala pare bat hilebete, 'The Washington Post egunkariak argitaratutako albiste baten arabera, ezkutuko agiri bat aitatuz, Bush presidentearen gobernuak 'arerioen' sare informatikoen kontrako ustezko erasoetarako egin beharreko lanak abiarazo behar zituan hainbat arinen. Hackerrek erabilten dituen teknikak eta teknologia erabiliz, arerioen sare informatikoak eta, horren ondorioz, komunikazinoetarako sareak edota misilak jaurtiteko erabilten diran ordenagailuak eta sistemak zapuzteko ahaleginak ...

Irakeko gerrea eta urre baltzaren balioa

Bizkaie! 2003-02-15 00:00   eretxia
Hau guztia irakurrita, oso erraz aitu daitekez gerra honen benetako arrazoiak; milaka miloe dolar jokoan dagoz eta AEBk zein Britainia Handiak argi eta garbi dabe euren multinazionalen interes ekonomikoen alde egingo dabena, besteak beste Espainiako PPko gobernua lako konparsakaz batera. Hori bai, guztia askatasunaren eta demokraziaren izenean, baina herritarron eretxia kontuan hartu barik. Bien bitartean, Frantzia, Errusia eta Alemania enbarazu egiten ahaleginduko dira, une honetan Irakeko petrolio merkatuan daben nagusitasuna babestu edo, besterik ezean, pastela bananduteko akordio onuragarri bat lortzearren ...

Jokin Zaitegi (1906-1979), munduan zehar be euskerearen alde

Bizkaie! 2003-02-15 00:00   Euskaldunak munduan
Euzko Gogoa aldizkariaren berrargitalpen digitala Gipuzkoako Foru Aldundiak egin dau Euzko Gogoaren berrargitarapena. Historian zehar kaleratu ziran 44 zenbakiak ipiniko ditue Interneten osorik. Susa Argitaletxearen egitasmoa dan Literatur Aldizkarien Gordailuan (Ibiñagabeitia Proiektuan) izango dau lekua. Irakurleak testu guztiak eta irudiak faksimilean eskura izango ditu datorren astelehenetik aurrera (zezeilaren 17tik aurrera). Edozelan be, aurrerapen legez, hona hemen zenbaki bi: http://www.armiarma.com/andima/eugo/eugo23/eugo23.htm Koldo Isusi Zuazo

Irakasleak ikasle

Bizkaie! 2003-02-15 00:00   Bertsolaritzea
Gauza bat dago argi: gelara sartzen dana ez da bertsolaria, irakaslea baino. Ikasleak asko motibetan dira bertsolaria ikusita eta haregaz hartu-emonetan hasten diranean baina guk argi izan behar dogu irakaskuntza prozesuaren erantzun pedagogiko egokia emon behar dogula, gure bertso-esperientziaz ganera, didaktikarako beharrezkoak diran bitartekoak erabilita. Eta horregaitik bihurtu jakuz gure irakasleak ikasle, bertsolaritzea modu eraginkorrean irakasteko badagoalako zer ikasi. Iñaki Aurrekoetxea

ALKARTASUNA EUSKALDUNON EGUNKARIARI

Bizkaie! 2003-02-15 00:00   eretxia
Bizkaie!, Bizkaierazko Aldizkari Elektronikoak alkartasun osoa adierazo gura deutso Euskaldunon Egunkariari eta auzibide hori ahalik eta arinen konpontzea eskatzen dogu. Danok gara Egunkaria! Bizkaie!

Mikel Markez: 'musikea birtuosismoaren esparrura makurrarazo da eta musikea ez da hori, komuniketako gaitasuna baino'

Bizkaie! 2003-02-01 00:00   Kulturea
7. Martian Abiadura handiko urte baten kronikea amaitu eta disko barria preparetan hasiko zara. Bakarlari legez gaztetan hasitako ibilbideari agur esatea erabagi zenduan orain urte batzuk. Zerk eraginda sartzen zara barriro saltsa honetan? Nik ez dot uste bateren batek esan leikenik, orain kantari izateari itxiko deutsat eta orain barriro kantaria naz. Ni kantaria edo hobe, kantugilea zeozer esateko daukadan bitartean izango naz. Espero dot akabetan nazan arte gogo horri eustea. Arnasa behar neban, norentzako, zergaitik eta zertarako nenbilen hausnartu behar ...

Edari estimulatzaileak

Bizkaie! 2003-02-01 00:00   Jan edanak
1) Tea Tea Txinatik datorren edari bat da eta 'Té' izeneko arbola bateko orriak sikatu eta infusino bat eginaz preparetan da. Te mueta nagusi bi saltzen dira: te berdea eta te baltza. Te berdeak tanino deitutako substantzia gehiago ditu eta horren eraginez, hesteak sikatuten laguntzen dau eta, horregaitik, beheranzkoa daukagunean ona da tea hartzea. Te baltzak kafeina gehiago dauka eta beraz estimulatzaileen artean sartzen da. Teak substantzia bizkorgarri bi ditu: kafeinea eta teinea. Substantzia horreei esker tonikoa, digestiboa, idortzailea eta ...

Jerusalem euskalduna

Bizkaie! 2003-02-01 00:00   Antxinakoak Geurera
Hori da Teobaldo I.a, nafarren erregeak egindako espedizinoaren kontua. Dana dala, gaur egungo turisten antzera, gurutzatuak ez ziran esku hutsik etorri eta Iruñean esaten danez, uriko katedralean dagozan Jesukristok eroandako koroiaren bi arantzetatik bat, Teobaldo I.ak bidaia honetan ekarritakoa ei da. Asier Madarieta, Euskal Abertzaletasunaren Museoko Teknikaria.

Artxoa laban erreta

Bizkaie! 2003-02-01 00:00   Jan edanak
Zelan egin: Artxoa preparetea benetan erraza da. Artxoa garbi garbi emongo deuskue merkatuan eta, gura izan ezkero, baita zatituta be; bakotxak pentsau beharko dau zelan preparau: osorik ala zatituta. Labarako prest dagoan plaka batean ipini artxoa eta bitartean labea martxan jarriko dogu berotzen joan daiten; gitxi gorabehera, 180 gradutan ipintea da nire gomendioa. Artxoari gatza botako deutsagu alde guztietatik eta ondoren, oliba-orioa bota; artxoa oriotan ondo bustitea komenidu da. Jarraian, plakearen azpialdean ur apur bat ipini; oso garrantzitsua da ura ...

2003ko zezeilaren 16an UK barria kalean: Zorionak

Bizkaie! 2003-02-01 00:00   Euskerea berbagai
6. Lekuan lekuko berbeteari beti egin deutsazue lekua UKn. 'Akabuko punte' irakurleek asko estimetan daben atala da. Atal hau zabaltzeko aukerea aztertu dozue? 'Akabuko Punte' atala aldizkariaren nortasun ikurretako bat da. Aldizkaria sortu genduanetik hilebetero beti egin doguna. Hasieran oso argi izan geunkan eskualdeko berbetei lekua egin behar jakela, altxor hau jaso eta ezagutarazo behar genduala, guk egin ezean beste inork egingo ez ebalako. Eta oraindino horretan gabilz eta aurrerantzean be ibiliko gara. Atalak orain arte lez jarraituko dau, hau ...

Toskanako ardaoak (Italia)

Bizkaie! 2003-02-01 00:00   Jan edanak
Sienatik mediterraneoruntz, ipar-mendebalderuntz joan ezkero, San Gimignano herria topauko dogu. Bertan, 'Verneccia Di San Gimignano DOCG' aitamena daroen ardao zuri ederrak egiten dira. Ardao honeek gazte edatekoak izanda, kolore beilegi argia izaten dabe baina urteak aurrera joan ahala, urre kolorea hartu eta usain gogorra, luzea, freskoa eta sotila izaten dabe. Gustuari jagokonez, edakera siku, fresko, eta orekatua izaten dabe eta amaieran mingostasun puntu atsegina ixten dabe. 'Riserva' aitamenekoak be topau daitekez. Toskanako ardaoen ganeko aitamen guztiak aztertzea artikulu bakarrean posible ...

Erlijinoa Internet Sarean

Bizkaie! 2003-02-01 00:00   sarean
Abade eta sinisleen arteko hartu-emonak Interneten bidez abade eta sinesleen arteko hartu-emonak goitik behera aldatu dira: sarritan, bialdutako korreo elektronikoak bialtzaileak berak autozentzurau egiten ditu, noz edo noz plazaratuko diran bildurrak jota edo. Askoz errazagoa da (eta seguruagoa pentsauko dabe askok) alkarrizketa personala abadearen eta fededunaren artean, e-mail batez arazo edo zalantza erlijiosoak kontetea baino. Abadeari zuzenean egiten jakozan autorpenak edota aholku eskabideak eta e-mail batez egiten diranak ez dira bardinak. Dana dala, bateren batek pentsauko dau e-mailez pekatuak autortzea ...

Abentura erraldoiak preparetan

Bizkaie! 2003-02-01 00:00   Bidaide
Dirua, denporea… eta gogoa Era honetako bidaien aurrean jentea kikiltzeko arrazoi nagusia ez da kostua izaten denporea baino eta, sarritan gogorik eza. Bidaia preparetako bidai-agentziara joan ezkero, denpora asko aurreztuko dogu eta bidaia laburren kasuan dirua be bai. Hala eta guztiz be, goitik behera antolautako bidaiak aukera asko kentzen deutsoz bidaiariari. Nire bidaietan, artaldeen antzean, turista asko ikusten dodaz gidarien aginduak jarraitzen eta urietako leku eta kontu 'erakargarrienak' bisitau eta entzuten baina, era horretara, normalean ez doguz herrialdearen kulturea eta ...

Mahatserriko Santa Eskea

Bizkaie! 2003-02-01 00:00   Bertsolaritzea
Begoñeko Santa Ageda Bedeinketua izan deitela etxe honetako jentie pobre ta umilde gabizenantzat badeizu borondatie Etxeko jaunak esango dosku kanteko badu edo ez etxeko jauna isilik dau ta kantau gaztiek aurrera Oles da oles atean nor dabil denpora honetan gazte soroak alkar hartute Santa Ageda kantetan. Santa Ageda, Ageda ez da hillien hillien urtien behin de berie bere zezaille bosgarrenien Bestetik, egunerako beren beregi jarritako koplak kantetan dira, urtez-urte aldaketa txikiak eginda. Baserrietara Santa Ageda bezperan baino aurreko astegoienean joatea ...

Hikikomoriak, Japoniako gizartearen ispilua

Bizkaie! 2003-02-01 00:00   eretxia
Hikikomoriaren alderdirik ilunena Japoniako gizarteak hikikomoria gero eta hobeto onartuagaitik be, sindrome honen biktimak bizimodu arrunta aurrera eroateko gauza ez diran ezkero, etsita sentiduten dira eta horrek ekintza gogorrak egiten bultzatu ohi ditu. Orain dala urte bi, 17 urteko gazte batek bere gelatik urten, autobus bat bahitu eta bidaiarietariko bat hil eban. Beste batek ume bat bahitu eta bederatzi urtean preso euki eban bere gelan. Hikikomoriak jotako seme-alabak dituen gurasoei laguntzeko taldeetako sortzaileetariko batek, Masayuki Okuyamak, 15 urteko semea behartu ...

Luciano Basauri berangoztarra, Txileko neurozirujauen artean onenetarikoa

Bizkaie! 2003-02-01 00:00   Euskaldunak munduan
Venezuelako gobernuak, abade euskaldunek zuzendutako unibersidadeari emoten deutson laguntzinoa bertan behera itxi dau oraintsu. Hugo Chavez presidenteren gobernuak, UCAB, Universidad Catolica Andres Bellori emoten deutson laguntzinoa eten egin dau, pasa dan abenduaren 2an hasitako greban parte hartu ebalako. Luis Ugalde, UCABeko errektoreak, laguntzinoa bertan behera ixteko neurriak ikasleei akademiari baino kalte handiagoa egiten deutsela esan eban 'El Nacional' egunkarian. Aitagarria, 2500 ikaslek jasoten dituela dirulaguntzinoak, 'Pensiones Proporcionales' programearen bitartez, bakotxaren maila soziokonomikoa kontuan hartuta. Orain arte, matrikula kostuaren erdia ikasleek ...

Italia: Europako kutuna

Bizkaie! 2003-01-15 00:00   Bidaide
Bederatzi hilebete egin dozuz Italian. Nahikoa denpora da herrialdea behar bezela ezagutzeko? Edozein herrialde sakon ezagutu gura izan ezkero denpora gehiago behar dala pentsetan dot. Dana dala, tarte horretan nik neuk behintzat nahikoa ondo ezagutu dot Italia. Ikasleok alper famea dogu eta, jakina, ikastorduetatik kanpo trankil-trankil mobidu barik geratzen diranak asko dagoz. Nik ondo baino hobeto aprobetxau nituan hutsarteak, ordu eta egun libreak herrialdean zehar osterak egiteko eta herritarren bizimodua eta izaerea ezagutzeko. Aparteko gogoagaz joan nintzalako, bertako gizartean nahikoa ...