Antzerki Testu Bildumako liburu barri bi aurkeztu ditue
2007-11-05 10:12 KultureaBildumearen 25. zenbakiak, '8 olivetti poetiko' eta 'Mundopolski, erreboltaren ziaboga' antzezlanak jasoten ditu; 26.ak, barriz, 'Yuri Sam. Otoitza' eta 'Au revoir, triunfadoreak!'.
Artezblai argitaletxeak Antzerki Testu Bildumearen barruan beste bi liburu plazaratu barri ditu, Antzerkiola Imaginarioa konpainia bilbotarrak azken hamar urteotan sortutako formatu handiko lau antzezlanen testuak batuz. Liburu bakotxean antzezlan bina alkartu ditu: bildumearen 25. zenbakiak, '8 olivetti poetiko' eta 'Mundopolski, erreboltaren ziaboga' jasoten ditu; 26.ak, barriz, 'Yuri Sam. Otoitza' eta 'Au revoir, triunfadoreak!'.
Antzerkiola Imaginarioa konpainiako kideen arabera, 'argitalpen honeetan, irakurleak Antzerkiola Imaginarioaren lau testu dramatiko baino ez ditu topauko. Liburu bi horreetan ez dago antzezlanik'.
Antzerkia egiteko 'baliabide dramatiko guztien alkarlana' aldarrikatu dabe hasieratik taldeko kideek, bai sormen prosezuan eta bai emonaldietan. Holan, akotazinoak, berbarako, 'minimoak' dira eta argitalpen horreetarako berenberegi idatzi ditue, Antzerkiola Imaginarioa sortu eta hamar urte pasau ostean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!