Enaizu itzartu
2003-01-01 00:00 Bertsolaritzea
Enaizu itzartu
Si me dijeran pide un deseo,
preferiría un rabo de nube...
(S. Rodríguez)
Doinua: 'Meles Terrae' (Sarasua Anaiak)
Sentidu al dozu inoz
kolorez betea,
zeruan islatua
zeure izatea?
Gertau al jatzu inoz
kantu izatea
eta HODEI bategaz
dantzan egitea?
Ilargiak barriro
harrapau bazaittu
mosu emon gurean
haizeari itsu,
eguna egarri bada
ta bihotza urtsu...
orduan HODEI batek
keinu egin deutsu.
Itsasoa biluzik
sartu zara bertan,
olatuan etzanda
zeruaz berbetan.
Busti-busti eginda
amets goxoetan,
HODEIAK hartu zaittu
bere besoetan ...
Eneko Etxebarrieta, azken lau urteotan munduan zehar pedalkadak emoten ibili dan gasteiztarra
2003-01-01 00:00 Euskaldunak munduan
Munduan zehar bizitako pasadizu bereziak
Deportazino arriskua
Txinan deportazino arriskua bizi izan eban Enekok. Txineraz idatzitako mapa bat oker interpretau eta garapen bideko ingurualde berezi baten sartu zan, atzerritarrentzako sartzea debekatuta egoan lekuan hain zuzen be. Poliziak hurreratu eta atxilotuta eroateko prest egozanean, berbea emon eutsen Enekok Pekinen zain zituala Alderdi Komunistako buruak eta telebistako kamarak eta guzur eder hori entzunda libre itxi eben abenturazale gasteiztarra.
Bazkaria Japoniako gizonik indartsuenakaz
Shimano fabrika nagusira bisitea egitea otu jakon Enekori (bizikleteari pedalak ...
Manu Etxebarria: 'kanpoko ohituren menpean ezin gara bizi'
2002-12-15 00:00 Kulturea
6. Badatoz Gabonak, Jesusen jaiotza, familia, gabon-gaua, gabon-sua, gabon-eskea..., erosketak, loteria, opor egunak...; gauzak asko aldatu dira?
Goitik behera. Kristo aurretik be eguberri ospatzen zan eta kristinautasunaren aroan sartu ostean, gabon giroko ohituretan ibili gara eta orain gauzak aldatzen, paganizetan doaz; bizitzearen zikloak dira horreek eta ez gara hor sartuko. Ohituretan be gauzak asko aldatu dira, baserri eta itsasoko giroa urira etorri diralako.
7. Zein da gabon-suaren edo gabon-enborraren zentzua?
Ohiturak etxe barruan be asko aldatu dira. Lehen gabon-enborra biztuten ...
2001: odisea Asiako hego-ekialdean (III)
2002-12-15 00:00 Bidaide
Bidaia hau oso esperientzia aberatsa izan da. Gauza asko ikasi dodaz eta munduan zehar gureagaz zerikusirik ez daben kultura asko eta oso desbardinak dagozana konturatu naz (gauza bat da kultura horreen barri izatea eta beste bat, ostera, kultura horreek hur-hurretik ezagutzea). Nire bizitzako esperientziarik onenak eta txarrenak bizi izan dodaz baina bakarra eta ahaztezina izan da eta, duda barik, aukera txikiena izan ezkero, barriro joango nintzateke.
Testua eta argazkiak,
Zigor Aldama
Bilbo: euskerearen uriburu
2002-12-15 00:00 Euskerea berbagai
Esteban Urkiaga Basaraz Lauaxeta'
Esteban Urkiagaren obraren balioaz jaubetuta, hona hemen poeta bizkaitar handienetakoaren eta XX. gizaldiaren hasiera aldeko euskal kulturearen pizkundearen sustatzaile eta olerkari nagusienetakoaren ganeko zertzelada batzuk:
Aurten 65 urte dira Lauaxeta Gazteizko kanposantuan goizaldean fusilau ebena. 1905eko abuztuaren 5ean Laukizen jaio eta hogeita hamar urteko bizian politika zein kultura arloetan buru belarri ibilitakoa.
'Euzkadi' egunkarian idatzi eban euskera sailean eta denporagarrenean, sail horretako zuzendari izentau eben 1931n Nikolas Ormaetxea 'Orixe'-ren ordez. Urte horretan emon eban bere ...
Gabon, daukanak ez daukanari emon!
2002-12-15 00:00 Jan edanak
Zizka-mizka edo entremesak
Perzebe egosiak: honeek ur gazitan egosiko doguz, jan baino bost minutu lehenago. Behin ura irakiten dagoala uretara bota eta minutu batez egosi; ondoren, atara eta ur hotzetatik apur bat pasau bestela larregi egosiko jakuz eta.
Langostinoak plantxan erreta: perzebeakaz bezela jateko denporan erreko doguz, plantxea bero-bero jarri eta bertan erre gatz eta oliba-orio apur bat gaineratuz; jateko orduan limoi ur apur bat botata be ondo egoten dira. Jan ostean eskuak garbitzeko ur epela eta limoia ipini geinkez ...
Igor Elortza: 'bizkaierea neureago sentiduten dot, bertsoak barruagotik urtengo baleu legez'
2002-12-15 00:00 BarriketanGabonak dira eta igirizu atia, geuk bere ikusi daigun...
2002-12-15 00:00 Jan edanak
Azken ohartxua:
Gehienoi gustetan jaku gabonetako janarietan gehikeriatxuren bat edo beste egitea eta gaixotasun garrantzitsurik ez badogu bi otordutan edo gehiegikeriaren bat egiteagaitik ez jaku ezer pasauko; baina bi otordutan idatzi dot eta EZ aste osoan. Beraz, badakizue, gehikeriatxuak bai baina neurriari eutsita.
Larraitz Artetxe,
Dietetika eta nutrizinoan diplomatua,
ELAN VITAL Mediku Zentrukoa.
Microsoft eta Linux: bien arteko lehia
2002-12-15 00:00 sarean
Batzuen ustetan, Linux ondo ikastea nahikoa gatxa da baina Interneten egon badagoz ikasteko gune aproposak. Hona hemen horreetako web orrialde batzuk:
http://www.linux.com (ingelesez)
http://www.linux.org (ingelesez)
http://www.linux.com/learn/ (ingelesez)
http://www.ctssn.com/ (ingelesez)
http://g.unsa.edu.ar/linux/novato-a-novato/novato-a-novato.html (gaztelaniaz)
http://structio.sourceforge.net/guias/AA_Linux_colegio/AA_Linux_colegio.html (gaztelaniaz)
Honako beste orrialde honetan, Linux sistemearen gaineko kontuak begiratu geinkez eta euskeraz gainera (danetara, 13 ikasgai dira):
www.linuxbaita ...
'Euskal ostikolariak' Sobiet Batasunean
2002-12-15 00:00 Antxinakoak Geurera
Sobiet Batasunean jokatutako azken partidua Minskeko Dynamoren kontra jokatu eben euskaldunak 1 eta 6 irabaziz. Sobiet Batasunean hilebete eta erdi emon eben euskaldunak zazpi partidu irabaziz, bat bardinduz eta beste bat galduz. Baina hilebete eta erdi honetan ez zan dana futbola izan, atsedena hartzeaz aparte, euskal jokalariek bertan egozan ume erbesteratu euskaldunakaz egoteko aukerea be izan eben. Abuztuaren 16an, Leningradorantza urten eta handik Norvegia eta Danimarkara joan ziran euskal futbolariak. Gero etorriko ziran Ameriketako kontuak eta azkenik, selekzinoa desegitea.
Urte ...
Gabonetako menurako ardaoak eta Ardaoaren Legearen harian
2002-12-15 00:00 Jan edanak
Euskaldunok eta Ardaoaren Legea (II)
Nire ustez barrikuntza serioa behar zan ardaoaren legean, indarreko legea zahartuta gelditu dalako, izan be, Europako Batasunean sartu ginanean be ez zan aldatu. Kontuak kontu, lege barri bat indarrean sartzeko guztion adostasuna behar izaten da eta askotan badirudi ohituta gagozana eta euskaldunok Madriletik jarritako legeen morroi izaten gara.
Lege hau aztertu ondoren, Gasteizko gobernuak autonomia dauka bere legea sortzeko eta horrexegaitik sortu dau bertoko ardao lege proiektua.
Legearen hiru ardatz:
1- Kalidadezko ardaoen aldeko politikea ...
Erosketak eta Gabonak, norbera gaixotzerainoko koktela
2002-12-15 00:00 eretxia
Nartzisismoa
Erasoa ez da hortxe amaitzen. Erosketak egiteko guztiok dogun bat-bateko jokaera bizi eta gogor horrek kontsumoaren lehenengo postuan ipini dau jantzi, bitxi eta osogarrien salmentea. Nartzisismo honek zuzeneko zerikusia dauka gastuagaz, ahalik eta ondoen eta ederren apaintzeko gogo eutsiezina sentiduten dalako. Zale honeentzat modan egotea gauzarik zoragarriena da eta bizipozik handiena emoten deutsena.
Nartzisismoan sarturiko persona mueta honeek ez dabe zahartzaroa onartzen, ez eta edertasunetik urruntzen dituen aldaketak be. Persona honeetariko batzuek gauzarik preminazkoenak erosteari itxi eta diru guztia ...
Lehengo buruan Txapela
2002-12-15 00:00 Bertsolaritzea
Igor Elorza
Doinua: 'Munduan libre bizi izatea' (zazpi puntukoa)
Mugikorraren epokaraino
pasa dan mendetik salto,
horrek ni poztu e(g)iten nau noski,
ahaztu dodaz mila malko.
Familiko ta lagun guztiak
konbidatu dodaz gaurko,
danak afaritarako
egun handia dalako,
hazurrak dodaz apur bat gogor
ta bihotza nahiko txarto,
baina umorea daukat ondino
beste ehun urtetarako.
Gorputza daukat nik zahartuta
baina bai bihotza gazte,
gaur be umorez ta barriketan
ibili naz aske-aske
ta beste batzuk hor dabiz beti
malaletxe eta peste ...
Euskaldunak zein euskal jatorrikoak martxan
2002-12-15 00:00 Euskaldunak munduan
Angel Diaz Silleroren '73 años del Fronton Mexico, cronica de vida del Palacio de la Pelota' liburuaren aurkezpena.
'Gogoratzen naz zelan hasi nintzan ni pelotan jokatzen. Hamairu edo hamalau urte baino ez nituan. Mexikoko Frontoitik hiru kaletara dagoan Puente de Alvaradoko nire auzokide batzukaz alkartu eta zezta zahar eta kautxuzko peloteagaz ibilten ginan. Oso ondo pasetan genduan, primeran, domekatan hamar ordu be emoten genduzan pelota jokuan'. Ordutik, Angel Diaz Sillero zesta punta edo xistera zale amorratua dogu.
Habanan jaio zan ...
2001: Odisea Asiako hego-ekialdean (II)
2002-12-01 00:00 Bidaide
Laos
Thailandiako esperientzia gazi-gozoagaz asko ikasi dogu, eta arriskuen aurrean zelan jokatu badakigulakoan gagoz. Laosen emon doguzan egunak zoragarriak izan dira. Turista gitxi bazterretan, jentearen abegikortasuna sekulakoa eta paisajeak amesetakoak. Laoseko esperientzia ez dogu, ez, erraz ahaztuteko. Alde txarren bat azpimarratzekotan, azpiegiturarik eza eta garraio publikoen torturea aitatuko neukez. Autobusak ez dira autobusak bertan izen hori emoten deutsen arren; historiaurreko kamioiak dira, jesarlekutzat luzetara ipinitako ohol ustelakaz eta, ganera, jesarlekuen arteko tartea 30 zentimetrokoa da; pentsaizue, bidaiari gizajoa saltoka doa ...
Unai Elorriaga (Narratibako Sari Nazionalaren irabazlea): 'gauzak arinegi doazelakoan nago'
2002-12-01 00:00 Kulturea
5. Bertsolaritzatik, poesiatik eta Jorge Luis Borges, Juan Rulfo eta Julio Cortazarren obretatik edan dozu. Jakitun zara aurerrantzean eredu izango zarana?
Ez dot pentsetan. Bakotxak berea egin behar dau. Nik, egia da, eredu horreek aitatu dodaz. Izan be, kazetariek deskantsu barik eskatzen deutsuez ereduak, idazlerik maiteenak eta abar, eta zeozer esatearren, batzuk aitatu behar dozuz. Ederra da, ganera, zure izena horreen ondoan ikustea. Baina bakotxak ez badau bere aportazinoa egiten, alperrik dabil.
6. SPrako tranbia nobelearen gaztelaniazko itzulpena laster egongo ...
Gotzon Lobera (BFAko Euskerea Sustatzeko Zuzendari Nagusia): 'ni ez naz euskerearen militantea, euskalduna baino'
2002-12-01 00:00 BarriketanKalean be ezin erre
2002-12-01 00:00 eretxia
Honaino Tokion hartutako neurri harrigarri baizen bitxi honen ganeko kontakizuna. Hemendik aurrerako guztia horrelako arauek dakarguen filosofia onartzean eta horren inguruan hausnartzean datza. Lege zorrotz eta baztertzaile mueta honeen atzean norberaren askatasuna dago jokoan; gaur kalean erretea izan daiteke eta bihar-etzietan ulea urdinez pintetea edo alkandorea kanpotik atarata eroatea. Hori bai, guztion mesedetan hartutako erabagia izango da.
Joseba Terreros
Durangoko heresia
2002-12-01 00:00 Antxinakoak Geurera
Durangoko heresia
Euskal Herrian sorginen eta heresien kontra egindako epaiketen artean Durangokoa dogu ospetsuenetarikoa. Iturrietan dagoan nahasketea dala-eta ez da ondo ezagutzen 1440. urte inguruan jazotakoa. Bertan izandakoa kontetan hasi baino arinago ezagutu behar da momentu horretan Bizkaian eta Euskadiko lurralde askotan bizi zan egoerea: krisialdi ekonomiko handia, Bando-gerrak, kristinautasunaren barruan ideia barrien agerpena... . Ganera, Euskal Herriko lur honeetan abade eta fraileen arteko tirabirak egozan (noren ardurea zan eleizak eregitea eta ondoriozko diru-sarrerak...). 1437 eta 1442. urteen bitartean bertan zan ...
‹‹ Aurrekoak
1
2
3
4
...
4198
4199
4200
4201
4202
4203
4204
4205
...
4210
4211
4212
4213
Hurrengoak ››
Sarrera behar da? Aurretik erosi behar da?
»» 'Erbestez erbeste', bertso saio literarioa