Labayru Ikastegia euskerearen sustrai, enbor eta frutuen bila
2007-10-18 15:44 Euskerea berbagaiHizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak gure hizkuntzea eta herria hobeto ezagutzeko bilduma barri bat sortu dau, Euskara Mintzagai bildumea hatan be. Berorren bidez gure hizkuntzearen sustrai, enbor eta frutuak aztertu gura dira eta euskaltzaleai ikerlan monografikoetan eskaini.
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak gure hizkuntzea eta herria hobeto ezagutzeko bilduma barri bat sortu dau, Euskara Mintzagai bildumea hatan be. Berorren bidez gure hizkuntzearen sustrai, enbor eta frutuak aztertu gura dira eta euskaltzaleai ikerlan monografikoetan eskaini.
Lehenengo ale biak kalean dira daborduko. Lehenengoa, ‘Euskararen geografia historikoa’, Labayru Ikastegiko Adolfo Arejita, Ander Manterola eta Segundo Oar-Artetak preparau dabe. Bertan, euskereak menderik mende bizi izandako gorabeherak batu dira, kanpoko hizkuntzen eraginai zelan eutsi deutsien eta zelan iraun dauen bizirik.
Bigarrena, ‘Ahozko hitzetatik idatzietara: ikasi eta jardun’, Udako Euskal Unibersidadeko Ana Eizagirrek atondu dau. Lanak XIX eta XX. mendeetan irakurten eta idazten ikasteko aukerak zelan garatu diran eta idatzirikoa irakurteko herritarrak izan dituan moduak erakusten deusku.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!