Basauriko gurasoak 'Euskaraz jolasten'

Bizkaie! 2007-10-18 18:53   Euskerea berbagai

Basauriko Udaleko Euskera Zerbitzuak batez be 0 eta 10 urte arteko gurasoei zuzenduriko tailer eta jokoen ikastaroak antolatu ditu, 'Euskaraz jolasten' egitasmoaren barruan.

Basauriko Udaleko Euskera Zerbitzuak batez be 0 eta 10 urte arteko gurasoei zuzenduriko tailer eta jokoen ikastaroak antolatu ditu, 'Euskaraz jolasten' egitasmoaren barruan.

Ekimenaren helburua 'euskerea klaseetatik eta eskola-ingurunetik ataratea da'. Modu horretan, euskerearen erabilerea sustatu gura da 'umeak garatzen diran esparru informaletan'.

'Jokoa tresna egokia izan daiteke umeakaz komuniketako, hartu-emon horreetan hizkuntzearen berezko erabilerea egiten dalako', adierazo dabe Basauriko Udaletik.

Ekimena gurasoei, umeen zaintzaileei eta jantokiko monitoreei zuzenduta dago. Gurasoen kasuan, ezinbestekoa da Basaurin erroldatua egotea eta gainontzeko hartzaileek herrian egin behar dabe lan parte hartu ahal izateko.

Gurasoen partaidetzea erraztu ahal izateko, tailerra eskola-orduetan egiten ez bada, Basauriko Udalak umeentzako ludoteka zerbitzua eskainiko dau. Bertan, monitoreek jokoak antolatuko ditue txikientzako, gurasoak tailerrean dagozan bitartean.

Ganera, igazko parte-hartzaileek ekimenean barriro be parte hartzeko aukerea izango dabe, egindakoaren jarraipena izango baita, joko barriakaz.

Ikastaroak eta tailerrak zemendian egingo dira, astean egun batean. Iraupena zortzi ordukoa izango da eta Urtxintxa Eskoleak emongo ditu. Matrikulea egiteko epea urriaren 22tik 26ra bitartean egongo da zabalik. Matrikula-orria Kultur Etxean, Udalaren zentroetan edota Euskara Zerbitzuan bete behar da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu