Amore bi eta… Artea
2007-10-18 13:08 KultureaBadator Ibilaldia'08, eta aurten be azken urteetako konpromisoari helduz beragaz batera IbilArte, Euskal Herriko arte garaikidearen erakusketea.
Badator Ibilaldia'08, eta aurten be azken urteetako konpromisoari helduz beragaz batera IbilArte, Euskal Herriko arte garaikidearen erakusketea. IbilArtek estilo eta teknika desbardinetako 26 euskal artisten lanak batuko ditu datorren urriaren 25etik zemendiaren 15era bitartean BBK-ko Erakusketa Aretoan (Bilboko Gran Via kalea, 32). Inaugurazino ekitaldia urriaren 25ean izango da arratsaldeko 19:00etan Erakusketa Aretoan bertan.
Bizkaiko Ikastolen Alkarteak eta Zornotzako Andra Mari Ikastoleak (Ibilaldia'08 antolatuko dauena), gaur eguneko euskal artisten lanak batu nahi izan ditue, hainbat euskarrietan eginak, gizarteagaz daben harreman zuzena erakutsiz eta hainbat sensibilidade eta aniztasun agirian itxiz; baina danen lokarri ideia bakarra, Euskal gizarteari Euskerea eta Euskal kulturea bultzatzeko nahia agerrarazotea, ikastolearen espirituagaz bat eginez. ‘Ikastoletan sinisten dogulako eta etorkizuneko artistak euskeraz hezi eta hazi daitezen gura dogulako’.
Proiektuaren bigarren atal batean, IbilArte Marrazki Lehiaketea be antolatuko dau Ibilaldiak, gure haur eta gazteak protagonista izan daitezan eta euren arte lanak erakutsi daiezan.
'Hurreratu gaitezen ba artisten mundura geu be eta bihotzez egin daigun alkarlan, bihotzez gozau daigun artea, bihotzez… amore bi eta ARTEA!'
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!