Istanbul (II)

Bizkaie! 2002-11-01 00:00   Bidaide
Amaitzeko, zer moduz Turkiako lireagaz? Bueno, ohitura kontua baino ez dala esango neuke. Batzuetan, gatx egiten da horrenbeste dirugaz ibiltea kanbioak eskandalua izaten diralako; kontuan izan euro bategaz 1.200.000 Turkiako lira erosi geinkezala; transakzinoetan kontu handiz ibili behar da, normalean diru partida itzelak erabilten ez badoguz behintzat. Dana dala, saltsa horreek ebitetea be erraza da, ze euroak lekurik gehienetan onartzen ditue. Testua: Zigor Aldama Argazkiak: German Etxebarria eta Jesus Aldama

Nontzeberri: euskeraz egindako kultura-ataria

Bizkaie! 2002-11-01 00:00   Kulturea
Aurkezpen eguneko eretxiak - Lutxo Egia (Nontzeberri): informazinoan, sorkuntzan eta interaktibidadean oinarritutako euskerazko lehen kultura-ataria da Nontzeberri.com. - Lorea Bilbao (Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Euskara Zuzendaria): teknologia barriak eta euskerea buztartzea da Administrazinoan dogun erronkea. - Gotzon Lobera (Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Sustatzeko Zuzendari Nagusia): euskerea altxorra da eta teknologia barrietan be lekua behar dau. Proiektu integratzailea, gazte jenteari begira pentsautakoa. http://www.nontzeberri.com Bonny

Kanadako Newfoundlandeko (Ternuako) lagunak Euskal Herrian

Bizkaie! 2002-11-01 00:00   Euskaldunak munduan
Ternuaren eta bertako arrantza jarduerearen ganean sakontzeko nahitaezkoak: - Red Bay-ko (XVI. gizaldiko euskal itsasgizonen Buttus zaharra) Euskal Museoa. - Derrigor bisitau beharrekoak: Saint John's, Ternuako uriburua, Norris Point, Gros Morne Parke Nazionala, Viking Trail, Plum Point, Port-au-Choix... - Selma Huxley Barkham historialariak idatzi eta zuzendutako 'Itsasoa. Los Vascos en el marco del Atlántico Norte, siglos XVI y XVII' (Donostia, 1987) eta 'The Basque Coast of Newfoundland' (Saint John's, 1989). Bizkaie! / Henrike Knörr, EHUko katedratikoa eta Euskaltzaindiako Buruordea

Bordeleko ardaoen ganean (II)

Bizkaie! 2002-11-01 00:00   Jan edanak
 Médoc: 15.000 mahasti hektarea inguru landatuta dagoz lurralde honetan eta 700.000 hl. inguru ardao produziduten da. Médoceko iparraldean, Médoc izen bereko azpieskualdea dago, eta hegoaldean, Haut Médoc. A.O.C. Médoc izendapena daroen ardaoak oso desbardinak izan daitekez euren artean, batez be estilo eta lur mueta asko dagozalako tartean. Oro har, ardao baltz klase bi bereiztu daitekez. Alde batetik, gazte edateko ardao arin, dotore, eta leunak. Bestetik, botilan urte batzuetan zehar hobetzen diran ardaoak, sendoagoak eta tanizidade ...

Internet sarearen tripak

Bizkaie! 2002-11-01 00:00   sarean
Zerbitzaile horren kokapen fisikoa be nahikoa bitxia da. Internet sortzeko momentuan, Errusiaren eta Estadu Batuen arteko hartu-emon hotzak zirala eta, Estadu Batuetan bildur ziran halako eraso nuklearren menpean egozalako, eta hori dala eta, armadearen ordenagailuak leku desbardinetan ipintea erabagi eben; hori bai, ordenagailu horreek euren artean konektauta egozan, eta baten informazinoa galdu ezkero, beste baten informazinoa salbetan zan. Horreexek izan ziran Interneten lehenengo pausuak, baina orain be antzeko arazoak doguz: alboko mapan ikusten danez, erro zerbitzaileok nahiko hur dagoz, eta ...

Frutea eta frutu sikuak (II)

Bizkaie! 2002-11-01 00:00   Jan edanak
Osoketearen aldaketa hau hobeto ikusi daizuen, taulatxu baten bitartez adierazoko dogu 100 gramo frutu desbardinen konposizinoa:
FRUTEA

ENERGIA (kilokaloriak)

KARBOHIDR. (gramoak)
KOIPEA (gramoak)
PROTEINA (gramoak)
Okaranak
64
10
0.1
0.8
Okaran pasak
290
70
0.4
2.3
Mahatsa
81
17
1
1
Mahats-pasak
324
75
1.3
3
Ikoak
80
18
0.1
1
Iko pasak
275
62
1
4.2
Larraitz Artetxe, Dietetika eta nutrizinoan diplomatua, ELAN VITAL Medikuntza Zentrukoa.

'Gastronomiaren onena', sukaldarion kongresua

Bizkaie! 2002-11-01 00:00   Jan edanak
Astelehena, zemendiak 18 Estadu mailan, sukaldari gazteen eta autore sukaldea egiten dabenen arteko txapelketeagaz hasiko da kongresua arratsaldeko 16:00retan. Aurtengo hautagaiak 10 sukaldari dira. Hogeita hamar urtetik beherako sukaldariak izango dira 10 sukaldariak eta honeen bikote laguntzaileak. Horreetatik 3 sukaldari pasauko dira eguaztenean izango dan finalera. Jakin daizuen, aurreko urteetako irabazleak honeexek dira: Andoni Luis Aduriz, Sergi Arola, Josean Martinez Alija eta Beñat Ormaetxea. - 18:05: Vitor Arguinzoniz jaunaren txandea. Bere espezialidadearen barri emongo dau, hau da, jatekoa txingarretan ...

Boteretsu eta aberatsen hilezkortasuna

Bizkaie! 2002-11-01 00:00   eretxia
Edozelan be, Patarroyok bereari eusten deutso laborategi barrian. Bitartean, 900 miloe lagun desnutrizino kronikoa jasan beharrean dagoz, bitamina eta proteina falteagaitik. Ez daukie oinarrizko botikarik, suerorik edo txertorik. Munduan ehunka mila persona katarro arrunt baten ondorioz hilten dira eta 50 herrialde preminarik gorrienean dagoz. Eta hau guztia, zoritxarrez, ez da demagogia merkea, errealidade gordina baino. Joseba Terreros

Euskaldunara begira

Bizkaie! 2002-11-01 00:00   Bertsolaritzea
Finalaurreetan beste zazpi bertsolari iznago dabez zain, 2000ko finalean izandakoak. Igor Elortza txapeldunagaz batera, Unai Iturriaga, Arkaitz Estiballes, Fredi Paia, Iratxe Ibarra, Oihane Enbeita eta Juanjo Respaldiza. Zemendiaren 17an hasita aurrekoakaz lehiatuko dira finalaurreetan. Holan geratu dira banatuta: Zemendiaren 17an, Igorreko frontoian, 17:30etan: Unai Iturriaga Fredi Paia Gorka Ostolaza Arkaitz Ugartetxea Eñaut Intxaurraga Onintza Enbeita Zemendiaren 24an, Bermeoko frontoian, 17,30etan: Arkaitz Estiballes Iratxe Ibarra Etxahun Lekue Beñat Gaztelurrutia Igor Muniategi Peru Aranburu Abenduaren 1ean, Getxoko Getxo Aretoan, 17 ...

Berriz, euskerea ahoan, etxean eta kanpoan

Bizkaie! 2002-11-01 00:00   Euskerea berbagai
Azkenik, ezin ahaztu ekimen horreek guztiak eta batzarretarako deialdiak, herritarren eretxiak edota egitasmoak jasoteko Euskara Batzordeak buletina kaleratzen dauena hilero. Herritarren arteko komunikazinoa euskeraz bermatzea eta gura daben alkarte/denda edo herritarrek barriak, oharrak eta asmoak zabaltzeko kanal euskalduna eskura jartea da hileroko buletinaren helburua. Horreek egitasmo guztiok, Euskerearen Plan Estrategikoko lan-taldeetan, herritarrek proposatutako ekimenak dira, igaz Euskara Batzordeak abian jarritako Euskerearen Plan Estrategikoaren barruan. Maite Gerenabarrena (Berrizko Euskara Teknikaria)

El Hach Mohamed el Bagdady, Jose Maria Murga edo Bizkaitar mairua

Bizkaie! 2002-11-01 00:00   Antxinakoak Geurera
Hasikeran kolonialismoa aitatu dogu eta gure pertsonaiagaz zelan edo halan lotu. Ez alperrik. Haren lehenengo guraria lurralde eta gizarte ezezagunak ikustea eta aztertzea bazan be, bigarren bat be baeukan: bere herriari, Espainiari, lurralde hareen barri emotea. Kontua da Espainiak sasoi hareetan Marokon zituala begiak jarrita, Afrikan zabaltze inperialistea gauzatzeko. Gai horri jagokonez, 1859an gerrea egoan Marokon; geroago, Espainiak Kuba eta Filipinak galdu zituanean, barriro sartu zan lurralde haretara, hango aberastasunez jaubetzeko. Haren bidaia eta liburua dirala-eta ezagutzen dogu gaur Murga ...

Euskal musikagintzako dinosauroak eta dinosauro izateko bidean dagozanak

Bizkaie! 2002-10-15 00:00   Kulturea
Geure-geureak diran dinosauroak Euskal Herrian be badagoz dinosauro batzuk (Benito Lertxundi, Mikel Laboa, Fermin Muguruza...), diskoak polito saltzen dituenak ganera. Benito Lertxundi: Benito Lertxundik 60 urte ditu eta 37 urte inguru daroaz kantuan; tarte horretan, disko partidea grabau dau. Luzaroan isilik egon ostean, oraintsu kaleratu dau 'Nere Ekialdean' diskoa Orioko musikariak. 1. Sortzaile legez, hirurogei urteak eta urteotako esperientzia zer dira gehiago kargea ala lagungarri? Begira, munduan gauza bi dagoz: beharra eta zigorra, eta ni neu beharragaz oso gustura nabil ...

Birus azkarregiak ala seguridade akatsak?

Bizkaie! 2002-10-15 00:00   sarean
LSSI edo 'Internet Legea' indarrean dago Internautek adierazpen askatasunaren kontrako erasotzat jo daben legea urriaren 12an sartu da indarrean. Testu osoa aztertu gura izan ezkero, Zientzia eta Teknologiako Ministerioaren web orrira jo: http://www.mcyt.es Bestalde, Internauten Alkartearen helbidea honakoa da: http://www.internautas.org Gotzon Plaza, Informatikoa.

Istanbul (I)

Bizkaie! 2002-10-15 00:00   Bidaide
Gauza jakina da Turkia Europako Batasunera batzeko ahaleginetan dabilena. Halan da be, Turkiaren eta Europako Batasunaren arteko tirabira eta konponezinak nahiko sakonak dira... Argi dago Turkia Europako Batasunera batzeko aldagai ekonomiko, sozialak eta kultura arlokoak kontuan hartu behar dirana. Dana dala, Europako kide izateko benetako gogoa edo amorrua adierazoten dabe herritarrek. Ibilgailuetako matrikuletan TK siglak daroez azpian kolore urdina dabela, hemengo kotxeen antzera; hori bai, izartxuak falta jakez. Europar izateko gogo horren erakusgarri, zenbait inskripzino agiri dira, berbarako Turkiako Asia ...

Eperra onddoen saltseagaz

Bizkaie! 2002-10-15 00:00   Jan edanak
Eper gorria, bordetakoa bestela lasai, edurretakoa saltsan edo eskabetxean lotuz denporadako gaiekin horniduz Txapo! hitz baten hasi hatzamarrak miazkatzen hegaztiekaz hegaz egiten Beñat Ormaetxea, Aretxondo Jatetxeko sukaldaria.

Tokayko ardaoak

Bizkaie! 2002-10-15 00:00   Jan edanak
Azken buruan, konprobauta daukat, ardao gozoak lar gustau ez arren, lehenengoz probetan dabenek gero ez deutseela uko egiten ardao honeei. Ardaoa huts-hutsean barik, probaizue foie apur bategaz, aperitibo moduan edo postre arinakaz, berbarako hojaldreagaz eginiko postreakaz; ahoan ura egiten hasi jaku eta badakizue hori zeren seinalea dan. On egin deizuela janak eta txarrik ez edanak!. Mikel Garaizabal, Enologoa eta sommelierra.