Guggenheim Museoak Estadu Batuetako artearen ganeko erakusketea zabaldu dau

Bizkaie! 2007-10-11 12:32   Kulturea

Datorren apirilaren 27a bitartean izango da Bilboko museoan 'Art in the USA: 300 urteko barrikuntza' bildumea. Erakusketea 200 bat lanek osotzen dabe eta Europan inoiz gai horri buruz egindako handiena da.

Bilboko Guggenheim museoak 'Art in the USA: 300 urteko berrikuntza' izeneko erakusketa inaugurau dau gaur. Bildumeak, inoiz Europan gai horren inguruan eginiko handiena, gizarte iparramerikarraren bilakaera eta bertako artearen historioa laburbiltzen ditu, 1700. urtetik gaur egunera arte. Erakusketea Pekinen eta Moskun egon da ikusgai aurretik, baina Bilborako beste 75 lan ekarri ditue. Holan, azken 50 urteetako artean sakondu dabe. Horretarako, sei ataletan banatu ditue lanak, kronologiari jarraituta. 1995ean preparautako bildumea garai guztietako 120 artista estatubatuarren 200 bat lanek osotzen dabe.

Erakusketea museoko zuzendari Juan Ignacio Vidartek eta Solomon Guggenheim Fundazinoko zuzendari eta komisario Thomas Krensek aurkeztu dabe prentsaurrekoan.

Lanak AEBetako hainbat museok, Guggenheim fundazinoak berak eta Terra fundazinoak itxitako maileguak dira eta museoko lehenengo eta bigarren solairuan jarri ditue ikusgai etadatorren apirilaren 27a bitartean izango dira Bilboko museoan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu