The Last Army Bermeon, urriaren 12an

Bizkaie! 2007-10-08 11:14   Musikea

Talde ingelesak gaueko hamarretan joko dau 'Capsula' eta 'Eureka Hot 3' taldeen ostean. Britainiarrek ‘trobalari aurreapokaliptibo’ legez definidu dabe euren burua. Taldea zuzenean ikusi dabenek be hori dinoe.

‘The Last Army’ banda ingelesak kontzertua eskainiko dau urriaren 12an, barikua, Bermeoko Jose Done Ikastetxeko Nuntxaku zentro sozialean. Londresko boskoteagaz batera, ‘Capsula’ eta ‘Eureka Hot 3’ taldeek be joko dabe gaueko hamarretan hasiko dan kontzertuan, antolatzaileek jakinarazo dabenez.

Musikari ingelesek ‘trobalari aurreapokaliptibo’ legez definidu dabe euren burua. Taldea zuzenean ikusi dabenek be hori dinoe. ‘Musika oso gogorra egiten dabe baina bare eta trankil joten be badakie’. Erritmo trankil horreetarako tekladuak eta kanpai-hotsak erabilten ditue.

'Ciccone' eta 'Art Brut' taldeakaz batera sortutako kolektibo baten parte da 'The Last Army' eta oihartzun handia sortu dau Erresuma Batuan.

Rebekah eta Mickey abeslari eta gitarristak dira taldearen buru. Aurretik be izan ziran Bermeon, baina orduan Ciccone izenagaz, ‘Everholt St.’ izeneko diskoa aurkezteko. Orduan, harrera eta tratu bikaina jaso eben eta barriro bueltau gura izan dabe herri bizkaitarrera, baina oraingoan 'The Last Army' legez, 'Ciccone' bagilaren 13an Londreseko Astorian emondako kontzertuan amaitu zan eta.

Bermeora etorri aurretik bira bat egiten dagoz Ingalaterran eta Euskal Herrian eskainiko daben kontzertu bakarrean laster kaleratuko daben disko barriko kantak aurkeztuko ditue.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu