Diamantezko diskoa, Fito & Fitipaldis taldearentzat

Bizkaie! 2007-10-08 18:28   Musikea

Urriaren 17an, diamantezko diskoa emongo deutsie Fito Cabralesi, ‘Por la Boca Vive el Pez’ diskoaren miloe bat ale baino gehiago saltzeagaitik. Gainera, persona berezi batek emongo deutso diskoa, laguna dauen Quique Gonzalezek, hain zuzen.

Marka guztiak txiki itxi ditu Fito & Fitipaldis taldeak; ‘Por la Boca Vive el Pez’ diskoaren miloe bat ale baino gehiago saldu ditue eta 700.000 lagun baino gehiagok ikusi dabe taldea zuzenean.

Urriaren 17an, diamantezko diskoa emongo deutsie Fito Cabralesi, ‘Por la Boca Vive el Pez’ diskoaren miloe bat ale baino gehiago saltzeagaitik. Gainera, persona berezi batek emongo deutso diskoa, laguna dauen Quique Gonzalezek, hain zuzen. Artista madrildar horregaz batera eskainiko ditu Fito & Fitipaldisek birako azken kontzertuak.

Oraindino ez ditue jakitera emon non eta noiz izango diran birako azken kontzertuak. Diamantezko diskoa emoten deutsen egunean ezagutarazoko ei ditue data horreek, baina azkena Bartzelonako Palau Sant Jordin zemendiaren 16an izango dala badakigu.

Azken buruan, ‘Por la Boca Vive el Pez’ lanaren argitalpen barria atarako dabe, single izandako kantu guztien bideoklipakaz eta bi kantu barrigaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu