Bilbao Gaua egitasmoak 16 eta 35 urte bitartekoentzako II. Zine Lehiaketea antolatu dau

Bizkaie! 2007-10-08 12:41   Barriak

Oraingoan ez dira gazteek egindako filmak sarituko; alderantziz, zinematografiaren inguruko kultura eta zine ona ikusteko gustua bultzatu nahi dira. Horretarako, filmak doban eskainiko dira. Lehiaketa honetan bost film emongo dira Fnac-en eta film bakotxari buruzko bost galdera egongo dira (hiru objektiboak, bat subjektiboa eta beste bat ikerketa egitekoa).

Bilboko Udalaren Enplegu, Gazteria eta Kirol Sailaren Bilbao Gaua aisialdi alternatiborako programeak 16 eta 35 urte bitarteko gazteentzako II. Zine Lehiaketea deitu dau.

Antolatzaileek adierazo dabenez, oraingoan ez dira gazteek egindako filmak sarituko; alderantziz, zinematografiaren inguruko kultura eta zine ona ikusteko gustua bultzatu nahi dira. Horretarako, filmak doban eskainiko dira. Lehiaketa honetan bost film emongo dira Fnac-en eta film bakotxari buruzko bost galdera egongo dira (hiru objektiboak, bat subjektiboa eta beste bat ikerketa egitekoa).

Lehiaketa honen helburua galderak ondo erantzutea eta zinea ikusteko zaletasuna bultzatzea dira. Horretarako, punturik gehien lortzen dauenak ikus-entzunezko materiala, filmak eta zinerako sarrerak irabaziko ditu’, esan dau Jon Sustatxa Enplegu, Gazteria eta Kirol Saileko zinegotziak.

Urriaren 8tik aurrera Bilbao Gauaren webgunean (www.bilbao.net/bilbao.gaua) kontsultau ahal izango da zeintzuk diran filmak eta galderak. Urrian, zemendian eta abenduan, martitzen txandakatuetan hilaren 16tik aurrera, aukeratutako filmak 19:00etan eskainiko dira Fnac-eko areto nagusian; sarrerea dobakoa izango da. Filma ikusi ondoren, lehiaketan parte hartu nahi daben gazteek galderak erantzun beharko ditue 15 eguneko epean.

Erantzunak II. Zine Lehiaketaren buzoian (Deustuko Udaltegian) edo Fnac-eko salmahaian itxi daitekez, edo posta elektronikoz bialdu bilbao.gaua@ayto.bilbao.net helbidera, izen-abizenak, NANaren zenbakia, adina, telefono zenbakia eta helbide elektronikoa adierazoz. Abenduaren 17an emongo da jakitera nortzuk diran azken hiru sarien irabazleak. Era berean, aurten barrikuntza bat egongo da: asteko irabazleak saria jasoko dau, hain zuzen be, Cine Club Fas-ek emondako sarrera-multzoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu