Euskal editoreen ordezkaritza bat Frankfurteko Liburu Azokan izango da
2007-10-08 15:12 KultureaFrankfurteko Azokearen 59. edizino honetan 7.200 erakusketari egongo dira 110 herrialdetako nobedadeak aurkezten. Alemaniako uri honetan astebetez liburuaren industriako alor desbardinak batzen dira, kontratazino eta hartu-emonetarako gune nagusia bilakatuz.
Eguenetik domekara (urriaren 11tik 14ra) izango dan Frankfurteko Liburu Azokan euskal editoreen presentzia izango da, Euskal Editoreen Elkarteak eta Euskal Editoreen Gremioak Eusko Jaurlaritzearen Kultura Sailagaz alkarlanean izango daben erakuslekuakaz. Miren Azkarate Kultura sailburua eta Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordea be bertan izango dira.
Miren Azkarate eguenean izango da Franfurteko Azokan; eguerdian standa edegiteko ekitaldian eta arratsaldean, 15:00etatik 15:45eara, Traslators Centre aretoan izango da, Arantxa Urretabizkaia, Xabier Montoia eta Ibon Uribarri autoreakaz batera.
Ondoren, 17:30etan, Forum Dialog aretoan euskal literaturearen zabalpenari begira egingo dan ekitaldian be parte hartuko dau Azkaratek. Ekitaldi honetan, Arantxa Urretabizkaia eta Xabier Montoia be izango dira, Petra Elser eta Idoia Noble itzultzaileen aurkezpenagaz.
Bestalde, Kataluniako ordezkaritzeagaz hartu-emonak izango ditu Kultura sailburuak, ohikoak eta aurten garrantzi handiagokoak, kontuan izanda Kataluniako kulturea dala ohorezko gonbidatua edizino honetan Frankfurten.
Frankfurteko Azokearen 59. edizino honetan 7.200 erakusketari egongo dira 110 herrialdetako nobedadeak aurkezten. Alemaniako uri honetan astebetez liburuaren industriako alor desbardinak batzen dira, kontratazino eta hartu-emonetarako gune nagusia bilakatuz.
Azken urteetan, euskal editoreak Kultura Sailagaz alkarlanean aurkeztu izan dira azoka nagusi honetara. Bertan, azokearen barruan egiten diran ekitaldiez gan, honen inguruan euskal literaturea eta liburugintzea ezagutzera emoteko ekitaldi paraleloak antolatu dira. Aurten, hirugarren aldiz lortu da euskal literaturearen promozinorako ekitaldi hau egitarau ofizialean sartzea.
Barikuan, Patxi Baztarrika Frankfurteko Goethe Unibersidadera joango da, Kultura Sailak hitzarmena dauka eta Unibersidade honegaz, Eusko Jaurlaritzearen Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiagaz eta Hezkuntza, Unibersidade eta Ikerketa Sailagaz batera. Kontuak kontu, bertako campusera bisitea egin ondoren, bilerea izango dabe Euskal Ikaskuntzen Zentroko ordezkariakaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!