Springsteenen Bilboko kontzerturako sarrerak eskuragarri Ebay enkante webgunean

Bizkaie! 2007-10-10 15:17   Musikea

The Boss-ek zemendiaren 26an, BECeko Bizkaia Arenan emongo dauen kontzerturako sarrerak (16.000) ordu eta erdian agortu ziran atzo baina gaur Ebay enkante webgunean sarrera bi dagoz eskuragarri. Datorren domekara arteko epea dago eskaintzak egiteko eta oraingoz, bi sarrera horreengaitik 157 euro eskaini ditu erabiltzaile batek.

The Boss-ek zemendiaren 26an, BECeko Bizkaia Arenan emongo dauen kontzerturako sarrerak (16.000) ordu eta erdian agortu ziran atzo baina gaur Ebay enkante webgunean sarrera bi dagoz eskuragarri. Datorren domekara arteko epea dago eskaintzak egiteko eta oraingoz, bi sarrera horreengaitik 157 euro eskaini ditu erabiltzaile batek. Agortutako sarrerak 57, 67 eta 71 euroan jarri zituen salgai atzo.

Bruce Springsteenek eskatuta,ez da BECen kontzerturako gonbidapenik izango eta, beraz, birsalmentea da oraindino sarrerarik ez dabenek Barakaldoko kontzertura joateko daben aukera bakarra.

Dana dala, gaur zabaldutako zurrumurruaren arabera, The Boss Donostiako Anoetan izango da zuzenean 2008ko garagarrilean, 14an edo 15ean, oraindino baieztatu barik dago eta. Springsteenen ‘Magic’ disko barria aurkezteko nazinoarteko bira erraldoia abenduaren 19an amaituko da baina ia segurutik tour horrek jarraipena izango dau datorren urtean eta Donostian ez eze, beste bi kontzertu eskainiko ditu, bata Bartzelonan eta bestea zehaztu bako uriren batean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu