Udagoiena alaitzeko musika-zikloa Bizkaian

Bizkaie! 2007-10-10 18:29   Musikea

'Udazkeneko Kontzertuak' zikloak musika mueta desbardinetako 37 emonaldi eskainiko ditu udagoienean Ondarroan, Leioan, Ermuan, Getxon, Zallan eta Arrigorriagan.

'Udazkeneko Kontzertuak' zikloak musika mueta desbardinetako 37 emonaldi eskainiko ditu udagoienean Ondarroan, Leioan, Ermuan, Getxon, Zallan eta Arrigorriagan. Lurraldeko herrien bizitza musikala dinamizetea da ekimenaren helburua, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak adierazo dauenez.

'Udazkeneko Kontzertuak' egingo diran herri guztiek programa desbardina izango dabe. Modu honetan, zikloa anitza izango da, errepertorio desbardin eta osoagaz, tartean musika korala eta klasikoa, kantu errezitaldiak, zarzuela, orkestrak, jazz, rock, pop edota umeei zuzendutako emonaldiak.

Zikloa irailaren 21ean hasi zan Leioan. Aurtengo edizinoan, Etnica, Famdenfunk, Ariel Rot, Fusion Project zz, Berziztu txistu taldea, Zarzuelaren Antologia, Gallipotx, Bilboko Orkestra Sinfonikoa, Kantuko Nazinoarteko Lehiaketako irabazleak, Klonk hip-hop jantzak, Pantxoa eta Peio eta 'Mozart' ikuskizun didaktiko-musikala izango dira, besteak beste.

'Udazkeneko Kontzertuak' zikloa Bizkaiko Jaialdiak egitasmo zabalean sartuta dago. Egitasmo horretan, 103 kontzertu egingo dira Bizkaiko 14 herritan, honezkero 66 udan egin dira eta 37 egingo dira udagoienean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu