Ordu eta erdian agortu dira Bruce Springsteen-en kontzerturako sarrerak

Bizkaie! 2007-10-09 11:56   Musikea

Bilbao Exhibition Centerren eskainiko dauen kontzerturako sarrerak martitzen honetan (urriak 9, 10:00etatik aurrera) egon dira salgai, 57, 67 eta 71 euroan. Txartelak Tick Tack Ticket webgunean, FNAC eta Elkar dendetan edota 902 15 00 25 telefono-zenbakira deituta jaso ditue 'subertedunek'.

The Bossek ‘E Street Band’ betiko taldeagaz hasi eban hilaren 3an Magic izeneko azken diskoaren aurkezpen birea Hatfordeko Civic Hartford Centerren (Connecticut, AEB). Estadu Batuetako 16 uritan izan ostean, rock musikari estadubatuarrak Europan hasiko dau birea.

Zemendiaren 25ean Madrilen jo ostean, hurrengo egunean, zemendiaren 26an, Barakaldon eskainiko dau kontzertua, BECen. Ondoren, Milan, Arnheim, Mannheim, Oslo, Kopenhague, Stockholm, Anberes, Kolonia, Belfast, Paris eta Londres bisitauko ditu.

Bilbao Exhibition Centerren eskainiko dauen kontzerturako sarrerak martitzen honetan (urriak 9, 10:00etatik aurrera) egon dira salgai, 57, 67 eta 71 euroan. Txartelak Tick Tack Ticket webgunean, FNAC eta Elkar dendetan edota 902 15 00 25 telefono-zenbakira deituta jaso ditue 'subertedunek'.

Magic, Springsteenek azken bost urteotan ‘E Street Band’ taldeagaz estudioan grabautako lehenengo lana 11 kantaz osotuta dago. Disko hori, ganera, Dual Disc izeneko formatu barri batean argitaratu dabe. Batetik, ohiko CD bat da eta, bestetik, DVD bat. Horrek diskoaren eduki musikalak formatu barriagoetan eskaintzeko eta eduki barriak (bideoak, alkarrizketak eta argazkiak, berbarako) ganeratzeko aukerea eskaintzen dau.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu