Maruri-Jatabeko Udalak herriko aberastasun linguistikoa aztertuko dau
2007-10-10 17:43 Euskerea berbagaiMaruri-Jatabeko Euskara Zerbitzuak proposatuta, herriko ohiturak batzeko asmotan Labayru Ikastegiagaz hitzarmena sinatu dau. Proiektua 2007ko irailean hasi da eta 2008ko abenduan amaitzeko asmoa dago.
Jentearen bizimodua aldatu egin da erabat, eta beragaz batera ohiturak, siniskerak, lexikoa eta zer esanik ez, hizkuntzea bera be bai. Ohitura eta bizimodu tradizionala jaso eta aztertzea komenidu da, udalerriko nortasun eta izakerearen zantzurik adierazgarrienetako bat galdu ez daiten.
Esangura horretan, Maruri-Jatabeko Euskara Zerbitzuak proposatuta, herriko ohiturak batzeko asmotan Labayru Ikastegiagaz hitzarmena sinatu dau. Proiektua 2007ko irailean hasi da eta 2008ko abenduan amaitzeko asmoa dago.
Hitzarmen honen helburua, Maruri-Jatabeko bizimodu tradizionalari buruzko informazinoa batu, sailkatu, aztertu, eta prest itxi ondoren etorriko dan argitalpena burutzea izango da.
Proiektua garatzeko galdetegiak preparau ditue eta lekukoak aukeratzen dabilz orain. Hamabost lekuko aukeratuko dira eta grabazinoak egingo dira bakotxagaz. Persona horreekMaruri-Jatabekoak izango dira eta 60 urte baino nagusiagoak.Materiala euskarri bitan argitaratuko da, liburua eta DVDa. Ezustekorik ezean, 2009an argitaratuko dira.
Liburuan eta grabazinoetan, antxinako ohiturak, jaiak, lehengo bizimodua, bertsoak, abestiak eta baita erretratu zaharrak be jasoko dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!