Proyección taldeak Ikastetxeak.tv dobako heziketa-tresna barria jarri dau eskuragarri

Bizkaie! 2007-10-10 19:16

Hezkuntza-komunidadearentzako atari digitala da Ikastetxeak.tv, eta erabili ahal izateko erabiltzaile izena eta pasahitza beharrezkoak dira. Sartu nahi izan ezkero, info@ikastetxeak.tv helbide elektronikoan eskatu behar da pasahitza.

Proyección taldeak Ikastetxeak.tv (www.ikastetxeak.tv) Euskadiko ikastetxeentzako dobako heziketa-tresna jarri dau martxan. Abian dagoanetik gai desbardinetako eta heziketan erabilgarriak diran bideoak eskaini ditu. Ikastetxeak.tv-k eskaintzen dituan bideoak jaitsi eta ikasleen prestakuntzan modu eraginkorrean erabilteko aukerea emoten dau, ekimenaren arduradunek jakinarazo dabenez.

Hezkuntza-komunidadearentzako atari digitala da Ikastetxeak.tv, eta erabili ahal izateko erabiltzaile izena eta pasahitza beharrezkoak dira. Sartu nahi izan ezkero, info@ikastetxeak.tv helbide elektronikoan eskatu behar da pasahitza.

Ikastetxeen bideo streaming-ak sortu eta gordeteko dobako aukera eskaintzen dau Ikastetxeak.tv-k. Ikastetxeek euren bideoak DVD formatuan bialtzeko aukerea dabe, bai eta avi, wmv edo quicktime formatuan digitalizautako bideoak e-mail bidez bialtzeko be, info@ikastetxeak.tv-ra. ‘Guk Internet bidez ikusi ahal izateko formatuan digitalizauko ditugu eta ikastetxeentzako bideoen dohako hosting zerbitzua eskainiko dogu’ azaldu dabe.

Ikastetxeak.tv-k berbaldi, jardunaldi edo klase magistralen grabazino zerbitzua eskaintzen dau, eta ikastetxeari interesetan jakozan ekintzak grabetako bertaratuko diran profesional adituak ditu. Grabazino horreek Ikastetxeak.tv-ren kanaletan ikusgai egongo dira. Azken zerbitzu hau ez da dobakoa, eta prezioak jakiteko info@ikastetxeak.tv idatzi edo 94 416 61 92 telefonora deitu behar da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu