Oraingoz, 412 enpresa dagoz LanHitz programan parte hartzeko prest

Bizkaie! 2007-10-10 14:25   Euskerea berbagai

Lan munduan euskeraren erabilerea sustatzeko helburuagaz Eusko Jaurlaritzea Lanhitz programearen bitartez 1.646 enpresagaz jarri da hartu-emonetan eta, horreetatik, 412k erakutsi dabe parte hartzeko interesa.

Lan munduan euskeraren erabilerea sustatzeko helburuagaz Eusko Jaurlaritzea Lanhitz programearen bitartez 1.646 enpresagaz jarri da hartu-emonetan eta, horreetatik, 412k erakutsi dabe parte hartzeko interesa.

Datu hori Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordeak emon dau jakitera Donostian, LanHitz egitasmoaren lehen urteko jarduerearen balantzearen aurkezpenean. Interesa erakutsi daben enpresa horreetatik 241 Gipuzkoakoak dira (% 58,5), 156 Bizkaikoak (% 37,86) eta 15 Arabakoak (% 3,64). Danen artean, 270 (% 65,53) industria sektorekoak dira eta 142 (% 34,47) zerbitzuetakoak.

Enpresetan euskerearen erabilerea sustatzeko helburuagaz, LanHitz ekimena igaz jarri eban abian Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, foru-aldundiakaz eta EUDELegaz alkarlanean eta Eusko Jaurlaritzako Industria eta Lan Sailakaz bat eginik. LanHitz ekimenaren lehenengo fase honetan, elebidun kopurua % 45etik gorakoa daben guneetan kokatutako 15 langile baino gehiagoko enpresakaz jarri dira hartu-emonetan.

Eusko Jaurlaritzearentzako, lan munduan euskerea sustatzea 'lehentasunezko jardunbidea' dala esan dau Baztarrikak. Izan be, 'lan-mundu pribaduan euskerearen presentzia oso eskasa da eta horri urtenbidea emon behar jako'. Unibersidadera doazen gazteen % 52ak selektibidade-probak euskeraz egin ditu eta 'horrek esan gura dau gure herria hemendik 15 urtera zuzenduko daben gehienak behintzat, elebidunak izango dirala'. Gazte horreek, sailburuaren esanetan, euskeraz jarduteko aukerea izan behar dabe lan-mundurako saltoa egiten dabenean. 'Horretara dator LanHitz, ekimen guztien bizkarrezurra: lana eta berbea euskeraz buztartzeko/lotzeko aukerak sortzen laguntzea da bere helburua'.


Laguntza tekniko eta ekonomikoak

Enpresearen hizkuntza-egoeraren gaineko oinarrizko diagnostikoa egin eta prozesua aurrera eroatea erabagiten daben enpresek hainbat laguntzino tekniko eta ekonomiko izango ditue: www.euskadi.net atariko Lanhitz webgunea, 012 telefonoaren bidezko informazino-zerbitzua, agiri-ereduen banku telematikoa eta abar.

Diru-laguntzinoei jagokenez, sailburuordeak esan dau Eusko Jaurlaritzeak 2007an 2.300.000 euro banatu dituala euskerearen erabilera planen diseinua, garapena eta kudeaketea diruz laguntzeko.


Euskerearen Kalidade Ziurtagiria

Aurtengo urtearen amaierarako, Enpresetako Euskararen Kalidade Ziurtagiria martxan izango da, 'ziurtagiri publiko eta ofiziala, egituratu eta finkatzeko'. Holan, euskerari lekua egiteagaz batera, euskerea zerbitzu-hizkuntzea eta lan-hizkuntzea bihurtuko da, 'enpresek zerbitzu hobea eta kalidade handiagokoa emotea lortuko dabe'.


Erronkak epe laburrera

Aurrera begira, esku artean hainbat erronka dituezala adierazo dau Baztarrikak. Lehenengo, herri administrazinoen arteko alkarlana bideratzen eta koordinetan jarraitzea. Bigarren, sustapen eta sensibilizazino lan sistematizatuari ekitea. Hirugarren, laguntzino tekniko eta ekonomikoak emoten jarraitzea. Eta, azkenik, Euskerearen Kalidade Ziurtagiria kaleratzea, EUSKALITegaz alkarlanean.


Errentagarritasun sozial eta ekonomikoa

Baztarrikaren esanetan, aberastasun ekonomikoa sortzea da enpresen helburu nagusia, 'baina ez bakarra, gizartearen kohesinoaren eta alkarbizitzaren alde be lan egiten dabelako'. Horregaitik, 'enpresek euskereari lekua eginez, ekarpen handia egiten deutse herri honetako hizkuntzen alkarbizitzeari eta, ondorioz, herri honen alkarbizitzeari'.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu