Guggenheim Bilbao Museoak kafera konbidauko ditu bisitariak bere hamargarren urteurrenean

Bizkaie! 2007-10-09 12:57

Guggenheim Bilbao Museoaren X. urteurrena ospatzeko, museoak eta illycaffè-k aukera parebakoa eskainiko deutse bisitariei artea eta kafea bateratzeko, izan be, urriaren 9tik 19ra Guggenheim Bilbao Museoa bisitetan daben guztiek espresso kafe italiar goxo-goxoa probau ahal izango dabe illycaffè-k diseinau eta museoko Atrioaren alboetan jarri dituan bi dastalekuetan.

Guggenheim Bilbao Museoaren X. urteurrena ospatzeko, museoak eta illycaffè-k (2003. urtetik erakundearen enpresa alkartua dan aldetik) aukera parebakoa eskainiko deutse bisitariei artea eta kafea bateratzeko, izan be, urriaren 9tik 19ra Guggenheim Bilbao Museoa bisitetan daben guztiek espresso kafe italiar goxo-goxoa probau ahal izango dabe illycaffè-k diseinau eta museoko Atrioaren alboetan jarri dituan bi dastalekuetan.

Bestetik, urriaren 9tik 19ra baita, Guggenheim Bilbao Museoan ‘illy Art Collection’ egongo da ikusgai, bilduma horren nazinoarteko lehenengo erakusketea, hain zuzen. Bildumea nazinoartean entzute handia daben artistek diseinautako 66 kikarek osotzen dabe, gaur egungo artearen adibide legez sortutakoak.

Kikarak diseinau dituezan artisten artean aitatzekoak dira Jeff Koons, Daniel Buren, James Rosenquist, Louise Bourgeois, Jannis Kounellis, Julian Schnabel edo Robert Rauschenberg. Artista honeen artelanak Guggenheim Museoek osotzen daben sarearen Bilduma Iraunkorrean daude.

Illycaffè-k hartu-emon estuak ditu arteagaz 1992. urtean "illy collection’ deritzanak aurkeztea erabagi ebanetik. Bilduma horreen xedea kafe bat hartzea dan zentzumenen esperientzia aberasteko arteobjektuak sortzea da.

Ordutik 60 bilduma baino gehiago sortu ditu illycaffè-k, artea eta sormena aukeratuz bere baloreak eta filosofia adierazoteko bide moduan. Izan be, bide horretan hainbat ekimen bultzatu ditu illycaffè-k artista ezagunakaz nahiz gorantz doazenakaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu