Infernuko Ateetan Tour’07-08, Latzen taldearen itzulerea

Bizkaie! 2007-10-18 15:17   Musikea

Oñatiko rock taldearen itzulereak zuzeneko CD/DVD baten grabazinoa eta argitaratzea dau helburu. Latzenek zorretan ikusi dau bere burua eta horregaitik dator itzulerea, bai publikoari baita taldeari berari be zeozer zor deutsolakoan.

Oñatiko rock taldearen itzulereak zuzeneko CD/DVD baten grabazinoa eta argitaratzea dau helburu. Latzenek zorretan ikusi dau bere burua eta horregaitik dator itzulerea, bai publikoari baita taldeari berari be zeozer zor deutsolakoan. Mimo eta maitasun osoa jarri deutse proiektuari beronen azken zehetasuna be muturreraino zainduz, besteak beste, diseinua, grabazinoa, filmazinoa eta ganerakoak.

CD/DVD baten argitaratzea (bere garaian VHS zana) taldeak buruan bueltaka izan dau, 1999ko abuztuan arrazoi personalak tarteko taldea desegin behar izan ebenetik. Latzenek bi disko arrakastatsu grabau eta argitaratu eta Euskalherrian zehar kontzertu piloa emon zituan. Proiektua bertan behera ixteko momentu horretan, taldea sendo, indartsu, gogotsu egoan eta alperrik galdu ez dan indar hori zuzenean erakutsiko dabe Infernuko Ateetan Tour’07-08 horretako zuzenekoetan.

Gorka Lazkano (Bateria), Iker Martinez de Zuazo (Gitarristea), Joxe Mari Azpitarte (Baxua & koruak) eta Aitor Uriarte (Ahots nagusia & gitarrea) barriro zuzenean ikusi gura badozuz, hona hemen egitaraua:


Infernuko Ateetan Tour’07-08

- Urriaren 12an, Riezuko Gaztetxean.
- Urriaren 19an, Laudioko Gaztetxean.
- Urriaren 20an, Ondarroako Gaztetxean.
- Zemendiaren 3an, Irurtzunen, Pikurock-en.
- Zemendiaren 17an, Usurbilen, Ikasle Gauan.
- Zemendiaren 22an eta 23an, Bilboko Kafe Antzokian.
- Abenduaren 15ean, Gasteizeko Helldoradon.
- 2008ko urtarrilaren 5ean, Gernikako Astran.
- 2008ko zezeilaren 2an, Oñatiko Polikiroldegian.
- 2008ko apirilaren 5ean, Getxoko Portu Zaharrean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu