Bilboko Liburu Zahar eta Aukerakoen XXIX. Azokea, zemendiaren 1etik 18ra

Bizkaie! 2007-10-31 17:20   Kulturea

Zemendiaren 1etik 18ra bitartean, liburuak merke erosteko aukera parebakoa izango da Bilboko Areatzan. Goizeko hamaiketatik eguerdiko ordubietara eta arratsaldeko bostetatik bederatzietara, batez be nobela generoko liburu bereziak euro batetik gora erosteko aukerea izango da. Danetara, 53 stand izango dira ikusgai.

Euskadiko Liburu Azoken koordinatzaile Asier Muniategi, Euskadiko Liburu-Ganbarako arduradun Lorenzo Portillo eta Bilboko Udaleko Kultura arloko ordezkari Iñaki Lopez de Aguileta izan dira azokea aurkezteko antolatutako prentsaurrekoan.

Aukerazko liburuei jagokenean, Portillok emondako datuen arabera, estaduan saltzen diran liburuen batazbesteko prezioa 13,2 eurokoa da. Hori dala eta, Muniategik garbi itxi dau oso erakargarria izango dala hainbat bestseller euro batean erosi ahal izatea. Bestalde, liburu zaharren arloa, batez be, bildumazaleei zuzenduta egoten da, nahiz eta edozeinek izan Pio Barojaren zein Lauaxetaren obraren baten lehenengo edizinoa erosteko aukerea.

Liburuez gan, euskal diskografiak txoko berezia izango dau Bilboko Areatzan, Laboa zein Leteren sasoi bateko lanakaz, besteak beste.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu