Ertzaintzeak ia 3.000 gidari salatu ditu gehiegizko abiadureagaitik

Bizkaie! 2007-10-31 17:43

Ertzaintzeak 109.618 ibilgailu kontrolau ditu urriaren 15etik 28ra bitartean Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) errepideetan abiadurea neurtzeko egindako kanpainan jarri diran 270 kontroletan. Gauzak holan dirala, kontrolautako ibilgailu guztien % 2,70 zigortu ditu baimendutako gehienezko abiadura mugatik kanpo zirkulatzeagaitik.

Ertzaintzeak 109.618 ibilgailu kontrolau ditu urriaren 15etik 28ra bitartean Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) errepideetan abiadurea neurtzeko egindako kanpainan jarri diran 270 kontroletan. Gauzak holan dirala, kontrolautako ibilgailu guztien % 2,70 zigortu ditu baimendutako gehienezko abiadura mugatik kanpo zirkulatzeagaitik, hau da, 2.969 ibilgailu. Hamabostaldi honetan, gainera, radarren kontrako sistema bat eroien 270 ibilgailu atrapau ditu.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazo dauenez, 16 gidari salatu ditu, abiadura mugea gaindituta gidatu ez eze, gehiegizko abiadura horretan atrapau ostean egin jaken alkohol proban baimendutako tasea gainditzeagaitik.

Horrezaz gan, azpimarratzekoa da Ertzaintzeak egindako kontroletan radarren kontrako 270 sistema atzemon dituela beste horrenbeste ibilgailutan. Tresna horreen erabilerea legez kontrakoa da, eta 150 euroko isuna eta gidabaimenaren bi puntu kentzea dakarren arau-hauste larritzat joten da. Era berean, gidariak hilebete eta hiru hilebete artean gidabaimena galtzea be eragin leike. Ertzaintzeak ohiko kontrolak egiten jarraituko dau tresna horreek atzemoteko asmoz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu