Trapatoni durangarrak jantzarako prest datoz

Bizkaie! 2007-10-31 14:56   Musikea

Zazpikoteak ska, funky, rock, metal eta hainbat estilotako musikak buztartu ditu (R)evolution izeneko bigarren diskoan. Entzuteko baino, jantzarako lana dala dinoe, zuzenekoetan dago-eta taldearen benetako indarra.

Zazpikoteak ska, funky, rock, metal eta hainbat estilotako musikak buztartu ditu (R)evolution izeneko bigarren diskoan. Entzuteko baino, jantzarako lana dala dinoe, zuzenekoetan dago-eta taldearen benetako indarra. Babel Musik disketxearen eskutik atara dabe lan barria.

'Askotan esaten deuskue zuzeneko taldea garala baina disko honek entzuteko be balio dau', zehaztu dau Makal taldekideak. Prentsaurrekoan, beragaz batera, Endika eta Mikel izan dira. Beste taldekideak Liher, Aitor, Jorge eta Ainhoa dira.

'Ska doinuetan oinarritutako kantak egiten doguz', tartean 'Ezti garratza' izeneko baladea egon arren. 'Kanta hori antxina grabautako maketa batetik hartu eta moldatu dogu', esan dau Endikak.

Betagarri edota Skalariak taldeak datoz gogora Trapatoniren musikea entzuterakoan baina 'guk beste ikutu bat emon gura izan deutsagu eta, gustetan jakun abesti bat egin ezkero, atara egiten dogu, aurreretxiei jaramonik egin barik', dino Makalak.

Taldearen benetako garrantzia zuzenekoetan dago. Orain arte, Nafarroa Oinez, Araba Euskaraz edota Kilometroak lako jaietan izan dira kontzertuak eskaintzen eta jentearen erantzunagaz pozik dagoz. Aurrerantzean, beste hainbat herritan izateko gogoz dago Trapatoni taldea, inguruak alaitzeko eta jentea jantzara animetako.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu