‘Dinosauroak horizontean’, Xabier Amurizaren nobela barria

Bizkaie! 2007-10-31 15:00   Kulturea

Dana fikzinoa izan ez arren, liburua ez da autobiografikoa, umezaroko jazoera eta pasadizuetan oinarritutako liburua da, ‘Joan ziren’ izeneko ziklo baten lehenengo liburukia. Bigarrena be, ‘Kiratsetik ihesi’ deituko dana, amaituta dago eta ezustekorik ezean, datorren udabarrian ikusiko dau argia.

Dana fikzinoa izan ez arren, liburua ez da autobiografikoa, umezaroko jazoera eta pasadizuetan oinarritutako liburua da, ‘Joan ziren’ izeneko ziklo baten lehenengo liburukia. Bigarrena be, ‘Kiratsetik ihesi’ deituko dana, amaituta dago eta ezustekorik ezean, datorren udabarrian ikusiko dau argia.

Urteetako lanaren emoitzea, fikzinoa eta errealidadea buztartuz sortutako liburua da baina ‘errealidadea deskribiduteko erarik onena fikzinoa da’ Xabier Amurizaren esanetan.

'Nobela honen izaera metodo baten ondorioa da, zati handi batean. Jubilau aurreko urte batzuetan zehar, gitxieneko dedikazino jarraituari ezin emonik, idazten baino gehiago, lerroak akumuletan, material gordina pilatzen joan nintzan, esaldien banaketea, luzera, ordena eta dana, mozketak eta gehikuntzak barne, asti jarraituagoa nebanerako itxita. Jubilazinoak ekarri dau hori, uste neban moduan ez bada be'.

Ziklo hasibarrian, Euskal Herria islatzea da Xabier Amurizaren asmoa eta liburu partidea etorriko dala aurreikusi dau. ‘Dinosauroak horizontean’ liburuan, umezaroan oinarritu da egilea; zikloan, bigarrena, ‘Kiratsetik ihesi’ lehenengoaren haritik etorriko da eta hurrengoetan beste aro batzuk jorratuko ditu.

‘Jon ziren’ zikloa fenomeno inedito eta esplikaezin batetik abiatzen da. Egoera barritik zaharrerantz eta zaharretik barrirantz, diagonalak eta transbersalak barne, norabide guztiak edegiten dira, aldi berean abiagune eta helgune dan memoriaren bitartez, non denpora guztiak batera gertatzen eta transformatzen ari diran. Memoria horri ez jako interesetan gertaerak euren hartan kontetarik, ezta oroitzen dituan bezela be. Soil-soilik, iturri bat da, agortezina zorionez, garabidea emoten daben motiboak bertan topetako. Emoitzak, beti be, errealidade unibersal bat islatuko dau: denpora zehatz bateko Euskal Herri bat.

Ia 400 orriko liburua batuaz idatzita dago baina alkarrizketak bizkaieraz agiri dira. Autoprodukzinoa izan da, errebeldia puntu bategaz egileak holan egin gura izan dauelako. Edozelan be, Xabier Amurizak eskerrona adierazo deutse AEK zein Balea Musik Ideiak taldeari.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu