'Gure Artea 2006' erakusketea zabalduko dabe Gasteizko Artium Museoan
2007-10-31 10:21 KultureaErakusketea zemendiaren 1etik 2008ko urtarrilaren 6ra arte egongo da museoko Iparra aretoan. Bertan, Eusko Jaurlaritzeak bi urtean behin antolatu ohi dauen 'Gure Artea' lehiaketean saridunak izan diran artisten lan barrienak izango dira ikusgai.
Gasteizko Artium Museoko Iparra aretoan zemendiaren 1etik 2008ko urtarrilaren 6ra arte ikusgai egongo dan 'Gure Artea 2006' erakusketa monografikoa aurkeztuko dabe gaur, urriak 31. Modu honetan, Eusko Jaurlaritzeak bi urtean behin antolatu ohi dauen 'Gure Artea' lehiaketean saridunak izan diran artisten lan barrienak erakutsiko ditu Artiumek.
'Gure Artea' lehiaketaren 19. edizinoan, Juan Pérez Agirregoikoa (Donostia, 1963), Abigail Lazkoz (Bilbo, 1972) eta Txuspo Poyo (Altsasu, 1963) izan dira irabazle. Hiru artista horreen ibilbidea oso desbardina da alkarren artean eta oso bide desbardinak erabili ditue lanak sortzeko (Pérez Agirregoikoak pankartak; Abigail Lazkozek marrazkiak; eta Txuspo Poyok bideoa), baina bizi diran gizarteagazko jarrera kritikoak lotzen ditu.
Aurkezpen prentsaurrekoan izango dira Gurutz Larrañaga Eusko Jaurlaritzako Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordea; Agustín Otsoa Arabako Foru Aldundiko Euskera, Kultura eta Kirol zuzendaria; eta Juan Perez Agirregoikoa, Txuspo Poyo eta Abigail Lazkoz artistak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!