‘Pixka bat es mucho’ kanpainea martxan

Bizkaie! 2007-10-31 10:55   Euskerea berbagai

Euskerea jakin arren erabilten ausartzen ez diran personak euskeraz be berba egitera bultzatuko dira -eta ahalegin hori autortuko jake-. Ezer ezarri barik eta estutu barik berba egin behar dabe, modu naturalean, holan danok irabazten dogulako eta, azken finean, kanpainearen leloak honakoa dinoalako: ‘Pixka bat es mucho’ Patxi Baztarrikak adierazo dauenez.

Eusko Jaurlaritzako Hikuntza Politikarako Sailburuordetzeak bart abiarazo dau euskerearen erabilerea bultzatzeko ‘Pixka bat es mucho’ izeneko kanpainea Donostiako Tabacaleran, igaz Ukan birusa oinarritzat hartuta egindako kanpainearen jarraipena.

Ekitaldian, Gipuzkoako gizartearen ordezkariak eta euskerea normalizetearen alde lan egiten daben eragileen aurrean, kanpainearen helburuak, iragarkiak eta irratiko mezu laburrak aurkeztu zituen.

Miren Azkarate, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak eta Patxi Baztarrika, Hizkuntza Politikako sailburuordeak egin eben berba.

‘Enpresaren soinu dantzak’ performancea entzun eben bertaratuek Orexa Tx taldearen txalaparteagaz.

Era berean, José María Moraza artista donostiarraren ‘errespetua’ eta hizkuntza-bizikidetzeari buruzko lana erakutsi eben; lan hori artearen kontzeptu etiko-estetikoa azpimarratzen dauen instalazino soil eta modernoa da.

Datozen egunotan, zemendiaren 13an: Ukan Pintxoa egingo dabe Bilboko Euskalduna Jauregiko Etxanobe jatetxean

Euskal Herriko II. Pintxo Lehiaketako irabazleek, Edorta Lomo eta Iñigo Cojok.

Pintxoari ‘Ukan pintxoa’ izena emongo jako eta laster probau ahal izango dogu euskerearen erabilerearen eta sustapenaren alde agertzen diran taberna eta jatetxe guztietan.

Azken buruan, abenduaren 3an, Euskerearen Nazinoarteko Egunean, kanpainearen amaierea izango da.


‘Pixka bat es mucho’ kanpainearen
helburuak

Euskerea jakin arren erabilten ausartzen ez diran personak euskeraz be berba egitera bultzatuko dira -eta ahalegin hori autortuko jake-. Ezer ezarri barik eta estutu barik berba egin behar dabe, modu naturalean, holan danok irabazten dogulako eta, azken finean, kanpainearen leloak honakoa dinoalako: ‘Pixka bat es mucho’ Patxi Baztarrikak adierazo dauenez.

'Euskaldunei jakinarazoko jake gatxa dala eta ahalegin handia egin behar dala, bildurrak alde batera itxita, euskeraz berba egiteko. Euskaldunak horren gainean kontzientziauko dira eta prozesu horretan laguntzeko eskatuko jake'.

'Euskerearen erabilerea bultzatuko da, euskerea normalizetako bide nagusia eguneroko arlo guztietan erabiltea baita.

Aurrerapauso sendoa emon behar da ikasitakoa apliketako eta erabili ahal izateko erronkan'.


Hizkuntz Politikako kanpainearen oinarri nagusiak

Euskerearen normalizazinoa, elebitasun ofizialetik elebitasun erreal eta berezkora arteko saltoa prozesu historikoa da, azken 25 urteetan benetan aurrerakuntza nabarmenak izan dituana. Baina oraindino jorratu beharreko bidea luzea da. Euskal herritarrak eurak izango dira -bide horretako protagonistak- aukerak eta erritmoak zehaztuko dituenak.


Hizkuntza-bizikidetzea eta euskerearen aldeko ekintza positiboa

Hizkuntza-bizikidetzea balorea eta aktiboa da gizarte kohesinoa lortzeko. Kontua ez da hizkuntza bat aukeratzea eta bestea baztertzea, kontua bien aldeko apustuari ekitea da —askatasun indibiduala begirunez zainduta eta guztion hizkuntza-eskubideak bermatuta- eta, egun dagoan orekarik bako egoerea aintzat hartuta, eremu urriko hizkuntza eta hizkuntza gitxituaren aldeko ekintza positiboa garatzea elebitasuna erreala eta eragingarria izan daiten.


Ezagutzatik erabilerara

Euskerearen normalizazinoaren erronka eta gakorik behinena erabilerea da. Ezagutzaren ikasgaia aurreratuta dago eta orain erabilerearen erronkeari ekin behar deutsagu, eguneroko bizitzako esparru guztietara zabaltzeari, hain zuzen. Metatu dogun ezagutza hori eguneroko erabilera bihurtzea, ‘jakin’ eta ‘ezagutu’ etapatik ‘erabili’-ra igarotea, ezelako duda barik, atzera egin ezineko benetako gunea da euskerearen normalizazinoaren prozesuan. Eta erronka hori gainditzeko ‘Pixka bat es mucho’ eta erabagiorra da, benetan, jakin arren oraindino berba egiten ausartzen ez diranen ekarpena.


Erakundeen aitzindaritzea, gizarte ekintza eta konpromiso personala

Euskerearen normalizazinoa eta elebitasun erreala eta eragingarria, erakunde eta gizarte mailako atazak ez eze, batez be dimensino personaleko jarduketak dira. Gakoa norberaren konpromisoa da, ez bakarrik bihotzetik abiatuta, beharrezkoa dalako zentzua be, personeari berari batzen jakon balio erantsi eta gizarte kohesinorako aktiboa. ‘Pixka bat es mucho’.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu