Bai Euskarari Ziurtagiriak bost urte bete ditu
Bizkaie!
Bai Euskarari Akordioaren Jarraipen Batzordeak Bai Euskarari Ziurtagiriaren bosgarren urteurrena ospatu dau oraintsu Bilbon. Urte honeetan 1.000 enpresa, saltoki eta era guztietako entidade baino gehiagok lortu dabe ziurtagiria. Euskerearen Gizarte Erakundeen Kontseiluak euskerearen normalizazinoaren aldeko neurriak garatzen dagozala baiesten dau ziurtagiriak. ‘Bai Euskarari Ziurtagiriaren ibilbideak emoitza positiboakaz bete dau bosgarren urtea’, dino Kontseiluko idazkari nagusi Xabier Mendigurenek.
Bai Euskarari Ziurtagiriaren Akordioaren Jarraipen Batzordearen urteko bileran, Xabier Mendiguren eta Bai Euskarari Ziurtagiriaren arduraduna dan Rober Gutierrez izan ziran, Jarraipen Batzordeko kideakaz batera: AMEDNA (Nafarroako Emakume Enpresari eta Zuzendarien Elkartea), Athletic Club, BBK, Diario de Noticias, EHNE, Ekonomisten Euskal Elkargoa, ELA, Etxe Erregionalen Federazinoak, Eusko Ganbarak eta MCC.
Bide batez, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Akordioaren Jarraipen Batzordeak, osotuko dan EAEko Gobernu barriari ‘lan mundua euskalduntzeko ahaleginak egiteko’ eskatu deutso.
Historia
Kontseiluak 2000ko bagilaren 23an jarri eban martxan Bai Euskarari Ziurtagiriaren proiektua. Euskereagaz konpromisoa hartzeko bidea lortzea zan helburua, euskerearen normalizazinoa lortzea.
Bai Euskarari Ziurtagiriak hiru maila ditu: 'Bidean', euskerearen normalizazinorako gitxieneko neurriak hartzen eta garatzen dabizanei zuzendutakoa; 'Guk zerbitzua euskaraz', euskerazko zerbitzua eskaintzen dabenei zuzendutakoa; eta 'Guk zerbitzua eta lana euskaraz'. Hirugarren eta azken maila hau ehun entidadek baino gehiagok lortu dabe.