Arabiar gazteak Internet bidez ezkontzen dira
Gotzon Plaza,
informatikoa
Arabiar tradizinoaren arabera, gurasoek aukeratzen dabe euren seme-alaben ezkongaia. Ezkontza honeek, batzutan, ezkongaiak umeak diranean hitzartzen dira familien artean eta, askotan, gazteak ez dira alkar ezagutu be egiten, ezkontzako egunera arte.
Baina, jakina, ezkontza honeetako partaideak sarritan ez datoz bat gurasoen aukereagaz, ezta tradizino honegaz be. Hori dala eta, Internet lagungarri egiten jake: dozenaka webgune dagoz bikotea lortzeko balio dabenak. Ezkontza-agentzia birtualak. Web orri honeei esker, tradizinoak jarten dituan arauak apurtzen doaz, batez be neska gazteeentzat, ez dabelako senartzat hartu gura emakumearen independientzia ukatzen dauen gizon tradizionalik (euren gurasoek aukeratuko ebena).
Eta ez bakarrik musulman herrialdeetan, ez pentsau gero. Web honeen lana mundu guztiko leku guztietara zabaltzen da. Hori dala eta, hor be negozio biribila dago batzuentzat. Aurten, 411 miloe euro mobidu dira kontu horreetan, % 19ko igoerea izan da eta.