Bad Machine finlandiarrak Euskal Herrian
2006-09-19 02:00 MusikeaBad Machine talde finlandiarrak lau kontzertuko birea egingo dau Euskal Herrian irailaren 27tik 30era bitartean, ‘Motörfreakout’ izeneko disko barria aurkezteko.
Bad Machinetalde finlandiarrak lau kontzertuko birea egingo dau Euskal Herrian irailaren 27tik 30era bitartean, ‘Motörfreakout’ izeneko disko barria aurkezteko. Burlatako Black Rose, Durangoko Plateruena Kafe Antzokia, Bermeoko Jose Done Ikastetxea eta Gasteizko Helldorado aretoa izango dira agertokiak, biraren antolakuntzako iturriek jakinarazo dabenez.
Bad Machine punk rock soinuak egiten dituan laukote finlandiarra da, Electric Frankenstein, Zeke edo Motörhead taldeen eraginagaz. Europa eta AEBetako mendebaldeko kostaldeko hainbat lekutan jo dabe Puffball, Rickshaw, Smut Peddlers, Nads, Ny-Rel X, Marylim bandakaz batera.
Taldearen lehenengo diskoa ‘Rip Your Heart’ izan zan, Deadbeat Records zigilu estadubatuarrak 2002an argitaratu ebana. Ondoren, lantxu labur bat kaleratu eben Rickshaw suediarrakaz batera. Oraingoan, estudioko bigarren lana aurkeztera hurreratuko dira Euskal Herrira: ‘Motörfreakout’ (2006).
Ganera, Durangoko kontzertuan House of Lords eta Tigertailz taldeakaz batera joko dabe eta Gasteizen Roy Loney & the Longshots, Las Membranas eta Los Garajillos en Ciudad Sumisión bandakaz. Burlatako eta Bermeoko kontzertuak dobanekoak izango dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!