Bilboko historiari buruzko IX. Sinposioa egingo da irailaren 25ean eta 26an

Bizkaie! 2006-09-21 02:00

Bilboko Udaleko Kultura eta Euskera Sailak, Bizkaiko Eusko Ikaskuntzak eta Bidebarrieta Kulturguneak Bilboko historiari buruzko XI Sinposioa antolatu dabe ‘70 urte eta gero: Gerra zibila, gerraondoa eta gogoratzen duguna’ izenburupean.

Bilboko Udaleko Kultura eta Euskara Sailak, Bizkaiko Eusko Ikaskuntzak eta Bidebarrieta Kulturguneak Bilboko historiari buruzko XI Sinposioa antolatu dabe ‘70 urte eta gero: Gerra zibila, gerraondoa eta gogoratzen duguna’ izenburupean, Bidebarrietako egoitzan izango da topaketea, irailaren 25ean eta 26an.

Sinposio honen bidez, ikerketa barriak egiteko aukerea indartu gura da. Jorratuko diran gaien artean ondokoak nabarmendu daitekez: eguneroko bizimodua, egoera kulturala, soziala, politikoa edo militarra, errepresinoa eta erbesteratzeak.

Horrezaz ganera, Gerra Zibilaren ondorioz gogoratzen dana bee aztergai izango da. Bestalde, ikerketa bide barriak urratzeko aukerea zabaltzeko asmoa be badago, antolatzaileek adierazo dabenez.

Jardunaldiko partaideen artean izango dira Julio Arostegi (Madrilgo Unibersidade Konplutensea); Ingo Niebel; Karmelo Landa (EHU); Miguel Angel Salgado; Fernando Martinez Rueda (EHU); Gonzalo Duo; Mariola Fernandez; Paula Heredia (sinposioaren koordinatzailea); Jesus Casquete (EHU); Juan Jose Lanz (EHU); Edorta Jimenez; Jesus Javier Alonso (Limogeseko Unibersidadea); Maria Jesus Pacho (EHU); edota Joseba Agirreazkuenaga (EHU).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu