Gerediagak gaztetxuei zuzendutako literatura lehiaketea antolatu dau

Bizkaie! 2006-09-20 02:00

DBHko 3. eta 4. mailako gazteen artean talde-lana sustatu eta euskeraz idazteko zaletasuna suspertzeko, Gerediaga Alkarteak ‘Gerediaga’ Literatura Lehiaketea sortu dau. Euskal Herriaren ezagutzea bultzatzen daben lanak aintzat hartuko dira.

Euskeraz idazteko zaletasuna suspertu, Euskal Herriaren ezagutzea bultzatu, teknologia barrien erabilerea eragin eta talde-lana sustatzea dira Gerediaga Elkarteak antolatzen dauen lehiaketearen helburu nagusiak.

Lehiaketea bi arlotan egingo da: ipuin arloan eta bertso edo olerkien arloan. Lanak euskeraz idatzita egon behar dira eta jatorrizkoak edo orijinalak izan behar dabe.

Euskal Herriko edozein ikastetxetako DBHko 3. eta 4. mailako ikasgelako ikas-taldeak parte hartu leike lehiaketan.

Sari nagusia ikas-talderako 900 euro izango dira eta bigarren saria Durangaldea ezagutzeko eguneko bidaia bat izango da. Lanak zemendiaren 6a baino lehenago aurkeztu behar dira eta sari-banaketa ekitaldia abenduaren 7an izango da, Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokearen 41. edizinoan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu