Urduñako Udalak 23 programa jarri ditu martxan euskerearen normalizazinoa sustatzeko

Bizkaie! 2006-09-20 02:00   Euskerea berbagai

Urduñako Udalak 23 egitasmo jarri ditu abian herrian euskerearen sustapena, zabalkundea eta normalizazinoa lortze aldera. Horretarako, Bizkaiko Foru Aldundiak 34.157 euroko diru-laguntzinoa emon dau.

Urduñako Udalak 23 egitasmo jarri ditu abian herrian euskerearen sustapena, zabalkundea eta normalizazinoa lortze aldera. Horretarako, Bizkaiko Foru Aldundiak 34.157 euroko diru-laguntzinoa emon dau.

Udal bizkaitarrak jakinarazo dauenez, toki eremuko kultur mobimentuetan, kirol alkarteetan eta aisialdiko alkarteetan euskerearen erabilerea sustatzea bilatzen dabe programok, umeen eta gazteen eremuei garrantzia berezia emonez.

Toki eremuko herritarren kolektibo esanguratsuetan euskerearen erabilerea bultzatzea be bilatuko da, bai eta sektore zehatzetan erabilerea sustatzea be.

‘Euskereak, elementu bizi legez, gizarte eragileak behar ditu bere erabilerearen pixkanakako normalizaziorako’, adierazo dabe Urduñako Udaletik. Horregaitik, irailean inkesta batzuk egiten dabiz kultur eta kirol alkarteetan euskerearen erabilerea zein dan zehazteko.

Beste alde batetik, Urduñako Herri Ikastetxea eta Nuestra Señora de la Antigua eskolea alkarlanean dabiz lanean ‘Bertso Eskola’ ekimenean. Lagunarteko esparruan euskerearen gaitasunak indartzen dira bertan, erregistro barriak sartuz eta euskal kulturearen eta tradizinoaren ezagutza hobea erraztuz. 2005-2006 ikasturtean 68 umek hartu eben parte programa honetan, eta, arrakastea ikusita, ikasturte barrian errepetiduko da ‘Ni be bertsolari’ goiburuagaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu