Hiru miloe urteko ume baten fosila topau dabe Etiopian

Bizkaie! 2006-09-20 02:00

Alemaniako Leipzig uriko Antropologia Ebolutiboaren Max Plank Institutuak zuzendutako ikertzaileen talde batek 'Astrolopithecus afarensis' espezieko fosil bat topau dau Etiopian. Fosila orain dala 3,3 miloe urteko ume batela dala dinoe ‘Nature’ aldizkarian argitaratutako artikuluan.

Alemaniako Leipzig uriko Antropologia Ebolutiboaren Max Plank Institutuak zuzendutako ikertzaileen talde batek 'Astrolopithecus afarensis' espezieko fosil bat topau dau Etiopian. Fosila orain dala 3,3 miloe urteko ume batena dala dinoe ‘Nature’ aldizkarian argitaratutako artikuluan.

Fosilak 3,3 miloe urte ditu eta Dikika herrian (Etiopia) topau dabe. Ikertzaileen arabera, hil zanean umeak hiru urte inguru izango ebazan. Eskeletoaren ezaugarriek erakutsi dabe 'Astrolopithecus afarensis' dalakoa zutunik ibilten zala baina gorilen antzeko besoak daukazala ikusita, zugatxetan eskegita ibilten zirala aurreikusi daitekela dinoe.

Gizakiaren eboluzinoa aztertzen hasi ziranetik, sasoi horretako ume baten fosila topau dan lehenengo aldia da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu