‘Dantza Hirian’ uri paisajeetan egindako nazinoarteko dantza jaialdia Donostia, Irun eta Baionan

Bizkaie! 2006-09-20 02:00   Kulturea

Irailaren 21ean, Donostian, 22an, Irunen eta 23an Baionan egingo da Euskal Eurohiriaren garapen kulturala bultzatzeko sortutako ekimena.

Irailaren 21ean, Donostian, 22an, Irunen eta 23an Baionan egingo da Euskal Eurohiriaren garapen kulturala bultzatzeko sortutako ekimena. Ondokoak dira helburu nagusiak:

- Dantzea antzokietatik ataratea geure plaza, parke, ibai, kale, hondartza, eskola, museoetara...
- Dantza garaikidea ikuslego zabal bati hurreratzea, batez be ohiturarik ez dauen ikuslegoari.
- Ingurune publikoa adierazpen garaikidearen euskarri legez lantzea. Artearen eta gizarte eta uriaren arteko hartu-emonek daukien interesa azpimarratzea.
- Ezaugarri propioak dituan jaialdia sortzea, ha garatu eta gauzatzen dan ingurunean.
- Eurouria humanizetea, bere ondare artistiko eta arkitektonikoaren balioa handitzea, dantzearen eta arkitekturearen artean loturea sortzea.
- Dantzari eta koreografo euskaldunak laguntzea eta euren garapen profesionala bultzatzea, gauzatzen dabezan lanak zabaltzeko marko bat eskaintzea.

‘Dantza Hirian’ mugaz gaindiko alkarlana da. Honako alkarteek antolatua da : I. D. Iniciativas Danza (Donostia) eta Atelier (Hendaia).

‘Dantza Hirian’ Euskal Eurourian egingo da.Eurouria mugearen bi aldeetan kokatzen da, Pirinioek Atlantikoaren aldera daben lurraldean. Baiona eta Donostia arteko 50 kilometroetan dan uri korridorea da, danetara, 600.000 biztanle dituana. Iberiar Penintsulea eta Europako erdialdea eta mendebaldea lotzen dituan komunikabide naturala da.

Lehen edizino honen egitaraua Donostia, Irun eta Baionako zenbait gune esanguratsuetara helduko da. Ondorengo edizinoetan Eurouriaren beste udalerri batzuetara zabalduko da: Pasaia, Hondarribia, Hendaia, Biarritz...

Dantza Hirian DDU sareagaz alkarturik dago. DDH (Dantzatzen daben Uriak) uri paisajeetan egitarauak aurkezten dabezan jaialdien nazinoarteko sarea da. Gaur egun 25 jaialdi europar eta latinoamerikar hartzen ditu bere barruan. Oro har, uri esparruen eta dantzearen arteko buztarketea da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu