Jaiotzen kopurua %1 igon da urteko lehenengo hiruhilekoan EAEn
2006-09-20 02:00Eustaten arabera, 2006ko lehen hiruhilekoan 4.844 ume jaio ziran Euskal Autonomia Erkidegoan, hau da, aurreko urteko aldi berean baino % 1 gehiago.
Eustaten arabera, 2006ko lehen hiruhilekoan 4.844 ume jaio ziran Euskal Autonomia Erkidegoan, hau da, aurreko urteko aldi berean baino % 1 gehiago. Lurraldeka, Araban 702 ume jaio ziran (aurreko urteko aldi berean baino % 4 gehiago) eta Gipuzkoan 1.671 ume (% 1 gehiago); Bizkaian, barriz, jaiotzen kopurua aurreko urteko bera izan zan: 2.471.
Jaiotzen erdia baino gehiago (2.791 ume, % 57,6) lehenengo seme-alabak izan ziran; 1.735 ume (% 35,8) bigarren seme-alabak eta jaiotako umeen % 6,6 hirugarren edo hortik gorako seme-alabak izan ziran.
Jaiotzak amaren edadearen arabera banatzean ikus daiteke 30-34 urtekoak oraindino nagusi dirala, jaiotzen ia erdia edade-tarte horretan izan baitziran. Gero 35-39 urteko amen artean izan zan jaiotza gehien (% 26,8).
Ezkontzatik kanpo jaiotako umeak guztien % 24,5 dira, 2005eko lehen hiruhilekoaren aldean ia bi puntu gehiago.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!