Microsoftek zentro bat zabaldu gura dau Arrasaten

Bizkaie! 2007-11-08 14:32

MCC taldeko enpresatan apliketako proiektu bat garatuko dau informatikako multinazionalak nahiz eta aurrerago beste enpresa batzuetara zabaltzea baztertu ez. Oraingoz ezer zehatzik ez dagoan arren, Garaiako arduradunek espero dabe 2008 urteko lehen hiruhilekoan zentro barria martxan egotea.

Indurain eta Chiapucci Umeen V. Bizikleta Jaian

Bizkaie! 2007-11-08 13:50

Ohikoa danez, edadearen arabera hiru ibilbide desbardin egongo dira: errepideko bat, 41,2 kilometrokoa; mountain bike-eko beste bat, 12,2 kilometrokoa eta errepideko hirugarren bat, 8 kilometrokoa eta umeentzako izango dana, jardunaldiko protagonistak.

Ubidetik Zeanurira galtzadan zehar

Bizkaie! 2007-11-08 11:04

Larreen Mankomunidadearen I. Zeharkaldia antolatu dabe, zemendiaren 24rako

Zeharkaldiaren helburuak hiru dira: Zeanuriko eta Ubideko Udalek larreen mankomunidadearen inguruan urtero egiten daben batzar historikoa ezagutzera emotea; zeaniztarrei zein ubidarrei zein bisitariei udalerri bietako ingurumariak –eta bereziki Ubidetik eta Zeanuritik igaroz Gasteiz eta Bilbo lotzen zituan Erdi Aroko galtzadea– ezagutzera emotea; eta azkenik, Zeanuriko eta Ubideko herritarren arteko hartu-emonak sendotzea.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Euskerea sustatzeko akordioa sinatu dabe Bertsozale Elkarteak eta Jaurlaritzeak

Bizkaie! 2007-11-08 10:45   Bertsolaritzea

Bertsozale Elkarteak transmisinoan (bertso eskolak), ikerkuntzan eta komunikazinoan lan egingo dau batez be. Horretarako, 126.111 euro jaso ditu Jaurlaritzatik.

EHUk ‘Diccionario Biográfico de Parlamentarios Españoles’ proiektua koordinauko dau

Bizkaie! 2007-11-08 10:39

Espainiako 36 unibersidadek eta Latinoamerikako bederatzik parte hartzen dabe proiektuan, danetara 200 ikertzailegaz. Argitalpena prest izango da bost urtean eta 1808tik 1854ra arte aukeratutako 3.700 parlamentarioen informazinoa batuko dau.

Punkari buruzko jardunaldiak EHUn, mobimentuaren 30 urteak ospatzeko

Bizkaie! 2007-11-07 17:46   Musikea

Gitxienez orain hiru hamarkada sortu zanetik, punkaren eragina bestelako alorretara zabaldu da, modara, diseinura, zinemara edota ikus-arteetara. Merkatuak azaleko alde hutsal batzuk berehala bereganatu dituan arren, aro digitalaren erdian, erispide punk batzuek oraindik sasoian diraute

Oreka Tx taldeak New Yorkeko euskal etxean joko dau zapatuan

Bizkaie! 2007-11-07 17:11   Euskaldunak munduan

Eusko Etxeak arratsaldeko bostetan zabalduko ditu ateak eta bederatziak arte egongo da zabalik. Modu horretan, Oreka TX osotzen daben Igor Otxoa eta Harkaitz Cano txalapartariek lehenengoz joko dabe euskal etxe batean.

Bizkaiko Golkoa orroaka: ‘Artemis’ masta apurtuta etxera

Bizkaie! 2007-11-07 14:47   Euskaldunak munduan

Pakea Bizkaia 2009 Artemisen atzetik joian, 5 itsas-milia atzerago, nabegatzen baino gehaigo surfeatzen, olatuen gainean 21 korapiloko haizeakaz. Basurko eta Gandarias Galiziako kostaldetik 20 bat miliatara hurreratu dira itsasoaren egoera hobearen bila eta oraingoz erabagi zuzena izan dala esan daiteke.

Gontzal Mendibilek Aita Arruperi gorazarre egingo deutso

Bizkaie! 2007-11-07 14:42   Musikea

Euskal konpositoreak agertokietarako egindako azken lana, 'Arrupe nire isiltasun hau', zemendiaren 14an izango da ikusgai Bilboko Euskalduna Jauregian, 20:00etan.

Ingenia 2007 sariek ITP enpresearen lana eta Joseba Jauregizarren ibilbide profesionala autortu ditue

Bizkaie! 2007-11-07 13:42

Bilboko Injineru Eskola Fundazinoak abiarazotako ekimen handinahi honen helburu nagusia, injinerutzeagaz zerikusia daben persona, lantalde, enpresa edo erakundeen lana eta gizaberatasuna aintzat hartzea da.

Udagoieneko VIII. Ostera abian

Bizkaie! 2007-11-07 11:59

Zirkuitua zortzi emonaldik osotuko dabe, eta horreetako bakotxa Bizkaiko herri batean izango da zemendiaren 9tik abenduaren 1era: Bermeo, Santurtzi, Bilbo, Zalla, Ondarroa, Arrigorriaga, Durango eta Getxo. Euskerazkoa eta erakargarria, kalidadezkoa eta anitza, horrexek dira Udagoieneko Osteraren ezaugarri nagusiak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Jone & Etxe, kontzertu birea alkarregaz

Bizkaie! 2007-11-07 11:45   Musikea

Jone eta Etxek, datorren zapatuan, zemendiak 10, Tolosako Bonberenean hasiko dan bira bati emongo deutse hasierea. Jonek ‘Kateak’ izeneko lan barria aurkeztuko dau kontzertuotan eta Etxek, barriz, uda amaitzean egin dauen etenaldi txikiaren ostean, udagoieneko kontzertuei ekingo deutse.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Trikiti doinuak nagusi Getxon eta Donostian

Bizkaie! 2007-11-07 11:16   Musikea

Seigarren urtez, Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak Nazinoarteko Trikitixa Jaialdia antolatu dau. Barikuan, zemendiak 9, Getxo Antzokian izango da zitea, 20:00etan hasita. Zapatuan, Donostiako Kursaalean, zazpietatik aurrera.

Gipuzkoara joan dira Ondarroako Bolo-Bolok antolatutako 9. Testamentu Gutunen Lehiaketako sariak

Bizkaie! 2007-11-06 17:52   sariak-autortzak

Bolo-Bolo aldizkaria 1997an sortu zan eta urtebete geroago kaleratu eben lehenengo zenbakia. Herriko kontu eta barriak jasoten dituan aldizkaria hiruhilebetekaria da eta 60 bat orrialde izaten ditu. Euro bi eta erdian egoten da salgai herriko liburutegi eta prentsa salmenta puntuetan.

Xabier Montoia eta Fernando Rey irabazle Euskadi Literatur Sarietan

Bizkaie! 2007-11-06 17:52   sariak-autortzak

Xabier Montoiak irabazi dau euskerazko literaturearen Euskadi Literatur Saria, 'Euskal hirian sutan' obreagaz, eta Fernando Rey izan da irabazlea literatur itzulpengintzaren modalidadean, Antonio Tabucchiren 'Pereirak dioenez' lanagaz.

Pakea Bizkaia 09 Salvador de Bahiara bidean

Bizkaie! 2007-11-06 17:02   Euskaldunak munduan

Indar txikiko haizeagaz ekin eutsen estropadeari (ipar-ekialdeko 10/15 indarreko haizea) baina bolada gogorragoak eta barealdiak be sufridu beharko ditue itsasgizonek. Trebakuntza eta preparazino saio ederra Basurko portugaletearrarentzat 2008ko Vende Globe ospetsuan parte hartzeko.

Tolosan Aitor Mendiluzek irabazi ostean, finalaurreetako 18kotea zehaztu da

Bizkaie! 2007-11-06 13:48   Bertsolaritzea

Finalaurreen atarian, 1.300 lagunetik gora batu ziran Tolosako Usabal Kiroldegian eta azkenean, hiru bertsolari sailkatu dira saio horretatik: Mendiluze, Maia eta Gaztelumendi. Mendiluzek, gainera, final laurenetako puntuazinorik altuena lortu dau.

‘Kinteto Musikene’ zuzenean

Bizkaie! 2007-11-06 10:56   Musikea

‘Kinteto Musikene’ pasa dan kurtsoan sortu zan Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastetxean, Musikenen, ondoko musikariez osoturik: Itsaso Etxeberria (pianistea-Iruñea, 1986), Xabier de Felipe (bibolina-Bilbao, 1987), Daniel García (bibolina-Santander, 1987), Alba González (biola-Barcelona, 1985) eta Beatriz Blanco (cello-Valladolid, 1987).

Elkar diskoetxea eta Kepa Junkeraren ‘Hiri’ diskoa Womex nazinoarteko musika azokan sarituak

Bizkaie! 2007-11-06 10:39   Musikea

Elkar diskoetxea munduko musika garrantzitsuenen lehen 20 produktoreen artean aurkitzen da (14.a, hain zuzen) eta ‘Hiri ‘urteko 3. disko onena izentau dabe.

EHSFk Europako Surf Federazinoko kide izatea eskatuko dau barriro

Bizkaie! 2007-11-06 10:30

Urriaren 9an, zazpi urte iraun dauen prozesu judizial baten ondoren, Auzitegi Gorenak Entzutegi Nazionalak 2002an emon eban ezezko ebazpena berretsi eban. Horren aurrean, EHSF aukera barriak aztertzen dabil egunotan.