Eusko Jaurlaritzeak eta Kolonbiako Gobernuak loturak estutuko ditue hizkuntzearen alorrean
2008-02-19 18:32 Euskaldunak munduanAkordioa zezeilean zehar izenpetuko da, Paula Marcela Moreno Kolonbiako Kultura ministroak Euskadira egingo dauen bisitaldiaren barruan.
Eusko Jaurlaritzeak 460.000 euroko diru-laguntzinoa emongo deutso Euskerearen Erakunde Publikoari
2008-02-19 17:42 Euskerea berbagaiEusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak baimena emon deutso Kultura Sailari Ipar Euskal Herriko Euskerearen Erakunde Publikoagaz indarrean dauen euskerea bultzatzeko alkarlan-hitzarmenari 2008. urteari jagokon jarraipena emoteko.
‘Xabier Landaburu: bizitza osoa euskal herriaren kausarentzat’ erakusketea Gasteizen
2008-02-19 14:35Xabier Landaburu Fernández de Betoño beste adibide bat da, euren gaitasun bikainean eta gizarte eta ikasketa prestakuntzan oinarriturik, ongizatezko etorkizuna sakrifikau eta herri bategazko eta gogo-asmo batzuekazko maitasunaren alde burrukatu zan euskaldunen belaunaldi ereduzko haretan.
Astegoienean hasiko da 2008ko Arabako Bertsolari Txapelketea
2008-02-19 11:51 BertsolaritzeaArabako lurraldean eta esparru desbardinetan bertsolaritzea sustatzea, bertsozaletasuna zabaltzea eta bertsolarien promozinoa bideratzea dira Arabako Txapelketearen helburu nagusiak.
Getxoko Kultur Etxeak urteko kultur egitaraua aurkeztu dau
2008-02-19 10:51Egitarau finkoan aldaketa batzuk izan dira, berbarako, orain arte udagoienetan egin izan diran kontzertuak udabarrietan egingo dira, 'Udabarriko Kontzertuak' izenburupean. Aurten, martian izango da zikloa.
Ana Maria Moix eta Luisa Etxenike izango dira ‘Eztabaidak literatureagaz’ ekimenaren hurrengo protagonistak
2008-02-18 18:35 Kulturea‘Eztabaidak literatureagaz’ ekimenaren bigarren saioa egingo da zezeilaren 19an, Ana Maria Moix eta Luisa Etxenike idazleakaz. ‘Emakumea izan eta idaztea’ gaia jorratuko dabe bi idazleek alkarrizketa baten bidez, Pili Kaltzada kazetari eta poemagileak zuzendurik. Ekitaldia arratsaldeko 19:30ean hasiko da Bidebarrieta Liburutegiko areto nagusian.
‘Rolling Rolak’ ekimena abiarazo dabe Nontzeberri kultur webguneak eta Pripublikarrak kolektiboak
2008-02-18 17:36Pripublikarrak kolektiboak eta Nontzeberri kultur webguneak ‘Rolling Rolak’ izeneko ekimena jarri dabe abian, asmetan diran eta ezarriak izan diran rolei buruzko gogoetea egiteko asmoz.
Gernika-Lumoko toponimia mapearen 5.000 ale argitaratu ditu Udalak
2008-02-18 10:42 Euskerea berbagaiGernika-Lumoko Udaleko Euskera Sailak 376 izen -uri toponimiako 116 eta landa eta baserrietako 260- batzen dituan toponimia mapearen 5.000 ale kaleratu ditu.
'Ei Gazte!' diseinu lehiaketea antolatu dau Eusko Ikaskuntzak
2008-02-18 10:40Euskal Herrian edo diasporako herrialdeetan bizi diran 16 eta 30 urte arteko gazteei zuzendutako ekimenean, erakundeko Gazteria Sailaren irudi adierazgarria diseinau beharko dabe parte hartzaileek.
Euskal Herriko 1.517 erakunde dira Kontseiluaren Bai Euskarari Ziurtagiriaren parte
2008-02-18 10:16 Euskerea berbagai‘Igazko datuek begi-bistan itxi dabe Bai Euskarari Ziurtagiriagazko fideltasuna oso handia dala, izan be, erakundeen % 92 inguruk barriztatzen dau urtez urte’, adierazo dau Rober Gutierrez Ziurtagiriaren Alkarteko zuzendariak.
Interneten erabilereak gora egin eban igaz
2008-02-15 15:33Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) 14 urte baino gehiagoko Interneten erabiltzaileak 873.200 izan ziran 2007. urtean, hau da, adin horretako EAE osoko % 47,4. 2006aren aldean % 13,9ko hazkundea izan da, Estatistikearen Euskal Erakundeak (Eustat) jakinarazo dauenez.
REM eta Lenny Kravitz be Bilbao BBK Live jaialdian izango dira
2008-02-15 15:01 MusikeaAntolatzaileek pasa dan abenduaren 20an jarri zituen salgai hiru egunetarako 2000 bonoak 130 euroan eta oraindino badago sarrerak eskuratzerik.
Getxoko udal liburutegiek 72.000 mailegu egin zituen igaz, 2006an baino % 3 gehiago
2008-02-15 11:04Maileguan itxitako euskerazko liburuak % 10,3 izan ziran eta ganerako % 89,7, gaztelaniaz eta beste hizkuntza batzuetan idatzitakoak.
Capsula taldeak disko barria aurkeztuko dau martian AEBetan, Frantzian eta Erresuma Batuan
2008-02-15 10:21 MusikeaAtlantikoaren bi aldeetan, 2007 osoan zehar ‘Songs & Circuits’ diskoa aurkezteko eginiko bira luzearen ondoren, Capsula hirukotea apirilaren hasieran kaleratuko dan bere bigarren diskoko kantuak amaitzen dago egunotan estudioan.
Patrick de la Sota, Sabino Arana Fundazinoaren lehen presidentea hil da
2008-02-14 18:41Patrick de la Sota Mac Mahonen omenezko hileta-eleizkizuna bihar, hilak 15, izango da, Areetako (Bizkaia) Mesedeetako Andra Mariaren Eleizan, arratsaldeko 19:00etan.
Getxoko Gaztai Azokeak 13 produktore batuko ditu bihartik domekara bitartean
2008-02-14 16:56Getxoko Gaztai Azokea bihar hasiko da eta domekara bitartean, laugarren urtez jarraian, bisitariek jateko horrez gozetako aukerea izango dabe Algortako Geltokia plazan, antolakuntzako iturriek jakinarazo dabenez.
Euskerea Bizibarritzeko Getxoko II. Plan Nagusia herritarren proposamenen zain
2008-02-14 14:40 Euskerea berbagaiHerritarrek datorren zezeilaren 29ra arteko epea izango dabe euren proposamenak egiteko, horretarako Euskara Zerbitzuak preparau dauen agiriaren bidez edo 94 466 00 10 telefono zenbakiaren edo euskara@getxo.net posta elektronikoaren bitartez.
Ipuin Erotikoen XIII. Lehiaketea antolatu dau Basauriko Euskarabila alkarteak
2008-02-14 12:10Sariketan 1992an edo lehenago jaiotako edozein lagunek parte hartu leike, eta lan guztiek argitarabakoak eta euskeraz idatziak izan behar dabe. Ipuin erotikoak izan behar dira aurkezten diran lanak, bi eta hamar orrialde arteko luzereagaz.
IKTen ezarpenak ikasgeletan oraindino ez ditu irakasteko erak aldatu
2008-02-13 17:59EAEko bigarren hezkuntzan, 1999-2004 artean, Informazino eta Komunikazinoaren Teknologien (IKT) ezarpen-prozesua zelan jazo zan aztertu dau Sergio Monge Benito ikertzaileak, Euskal Herriko Unibersidadean (UPV/EHU) aurkeztutako tesi batean.
Bizkaiko 45 udalerrik euskerazko ereduen aldeko informazino kanpainea jarri dabe martxan
2008-02-13 17:06 Euskerea berbagaiLaster izango da 2-3 urteko umeak eskolaratzeko sasoia eta kanpainearen bidez, gure hezkuntza sistemea osotzen daben ereduen ganeko informazinoa emongo jake.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...