Joan Mari Torrealdai eta Lourdes Oñederra proposatu ditue euskaltzain oso izateko
2007-10-29 10:12 Euskerea berbagaiKontuak kontu, 29. zenbaki-hutsartea beteteko, Joan Mari Torrealdai euskaltzain urgazlea proposatu dabe Jose Antonio Arana Martixa, Miren Azkarate eta Andres Urrutia euskaltzain osoek, eta 30. zenbaki-hutsartea beteteko Lourdes Oñederra euskaltzain urgazlea proposatu dabe Henrike Knörr, Xabier Kintana eta Pello Salaburu euskaltzain osoek.
Sabin Salaberri Urcelay musikari arabarrari emon deutsie Manuel Lekuona 2007 Saria
2007-10-26 15:53 sariak-autortzakUrtero banatzen dau saria Eusko Ikaskuntzeak euskal kulturearen arloko personen artean, euren obra guztiaren onarpen legez.
Euskadiko Filmategiak 'Bilbao?' izenburuko film amateurra berreskuratu eta zaharbarritu dau
2007-10-26 12:18 BarriakDokumentua 1960koa da, Policarpo Fernández Azkoagak (Sestao, 1928) grabautakoa. Pelikula zortzi milimetroan dago filmauta eta harridurea sortzen daben txabolen irudiak batzen ditu Bilbo erdi-erdian.
Lekeitioko Euskal Zine eta Bideo Bilerea ate-joka
2007-10-26 11:26 BarriakZemendiaren 19tik 24ra bitartean, aurten hogeta hamar urte beteten dituan Bideo Bileran, danetara, 46 ikus-entzunezko erakutsiko dira. Bestalde, urteurrena ospatzeko, aurreko edizinoetako kartelen erakusketea be izango da.
‘Jakiunde’, kultur lankidetzea sustatzeko akademia sortu dabe
2007-10-26 11:12Arte, letra eta zientzien arloko 26 adituk osotzen daben akademiaren helburuetako bat gizarteari buruz oro har eta berenberegi zientziaren, artearen eta literaturearen inguruan gogoeta egitea da.
‘Nömadak Tx’ historiako bigarren dokumentalik onena izentau dabe Amsterdamen
2007-10-25 18:14 BarriakAzken hilebeteotan Internet bidez egindako botazino baten bitartez, mundu osoko ikusleek filme honen kalidadea aintzatetsi dabe. Kontuak kontu, Nömadak Tx film dokumentalen historian sartu da, Amsterdameko IDFA ospe handiko zinemaldia baita mundu osoan, are gehiago, zine dokumentaleko Cannesa bezela ezagutzen baita.
Webgune bisitatuenak: komunikabideenak
2007-10-25 15:56Euskal Autonomia Erkidegoan, 2007ko bigarren hiruhilekoan bisita gehien jaso dituan webgunea www.elcorreodigital.com izan zan. Hurrengo komunikabide bisitatuenak www.diariovasco.com (%7,5) eta www.marca.es (%4,8) izan ziran.
Elhuyar Fundazinoak 'Armix baso Magikoan' izeneko bideo-jokoa produzidu dau
2007-10-25 14:17Bost eta zortzi urte arteko gaztetxuentzako produkzinoa da eta, jolasen bidez, jokalariak matematikako, inguruaren ezaguerako eta hizkuntzako gaiak landuko ditu.
Bilboko Udal Liburutegi Sarearen tailerrak zemendian hasiko dira, 2008ko maiatzera bitartean
2007-10-25 12:53Ume eta gaztetxuei zuzendutako tailerrak Bilboko Udal Liburutegien Sareko egoitzetan egingo dira: Begoña, Deustu, Otxarkoaga, San Inazio, Zorrotza, Zurbaranbarri eta Zabala.
Julen Billelabeitia txistularia omenduko dabe Getxon
2007-10-25 11:11 MusikeaOmenaldiaren egitarauan aurreikusitako ekintzak 9:00etan hasiko dira, Andra Mariko Malakaten egingo dan alkarretaratzeagaz. Billelabeitia 30 urte baino gehiagoz izan da Uribe Aldeko txistulari taldeko zuzendaria.
Lau herrialdetako taldeak izango dira Getxoko XXVII. Aste Koralean urriaren 29tik zemendiaren 1era
2007-10-24 15:58 MusikeaAurten, Singapur, Erresuma Batua, Kuba eta, ohikoa danez, Getxoko taldeek parte hartuko dabe Getxoko XXVII. Aste Koralean. Kontzertuak 19:30etan hasiko dira Algortako Getxo Antzokian eta sarrerak gonbidapenez jaso daitekez Getxoko Kultur Etxean hilaren 22tik.
Marilyn Monroeren ganeko erakusketea ikusgai, Bilbon
2007-10-24 15:15 BarriakArtista ezagunaren jantziak eta beste hainbat objektu batzen dituan 'Marilyn íntima/Intima Marilyn' izeneko erakusketea abenduaren 9ra arte egongo da zabalik Zabalguneko eraikinean.
Eusko Jaurlaritzeak eta ONCEk 75 literatur liburu gehiago euskeratuko ditue itsuentzat
2007-10-24 12:53 Euskerea berbagaiHelburu horretarako Kultura Sailak 70.000 euro jarriko ditu eta ONCE arduratuko da egin beharreko moldaketez. Esangura horretan, itsuentzako egokitutako literatura titulu horreek, euskal eta literatura unibersalekoak, eskuragarri jarriko jakez itsu euskaldunei.
Euskera eta euskal kulturearen ikastaroak izango dira Bartzelona, Berlin eta Brnoko unibersidadeetan
2007-10-24 12:35 Euskaldunak munduanEusko Jaurlaritzako Kultura Sailak bultzaturik, euskera eta euskal kulturearen ikastaroak sortu dira Europa eta Amerikako hainbat unibersidadetan. Egun 11 herrialdetako 21 unibersidadetan eskaintzen dira ikastaroak.
Jesus Atxa ohorezko euskaltzaina hil da
2007-10-24 11:44Euskaltzaindiak 1967ko abuztuaren 25ean euskaltzain urgazle izentau eban eta euskaltzain ohorezko, barriz, 1998ko apirilaren 24an.
'Pakea Bizkaia 2009' itsasoan barriro
2007-10-23 19:51 Euskaldunak munduanUnai Basurko eta Gonzalo Gandariasek 'Pakea Bizkaia 2009' belauntziagaz Transat Jacques Vabre ozeanoan zeharreko estropadan parte hartuko dabe.
Muted barru-barrutik
2007-10-23 18:07 MusikeaAbadiñoko taldeak 'Sena' izeneko diskoa kaleratu dau, mtal doinuetan oinarritutako kanta indartsuakaz baina melodikotasuna galdu barik. Lehenengo kontzertua urriaren 27an izango da Durangoko Plateruena Kafe Antzokian eta, aurreratu daben legez, berezia izango ei da.
Petti barriro martxan
2007-10-23 15:43 MusikeaAzken urteotan gerizpean egon arren, orain dala urtebete Hauxe diskoagaz etorri jakun Petti eta hasitako ibilbide barriari gogor ekin deutsola jakinarazoteko, 'On' disko barria kaleratu dau.
Bernardo Atxagak webgunea eta bloga zabaldu ditu
2007-10-23 12:25Abuztutik, Atxaga Ameriketako Estadu Batuetako Nevada estaduko Reno urian dago. Halanda be, tartean makinatxu bat kilometro izan arren, teknologia barriek espazio hori gitxitu eta Atxaga hurrago izaten lagunduko dabe www.atxaga.org webguneari esker.
Nontzeflash V. Animazino Lehiaketea martxan
2007-10-23 12:09 BarriakNontzeberri webguneak eta FANT Bilboko Zinema Fantastikoaren jaialdiak Nontzeflash V. Animazino Lehiaketea abiarazo dabe. Lehiaketea on-line izango da Nontzeflash webgunean eta lan onenak FANT 2008n emongo dira, lehiaketearen antolatzaileek jakinarazo dabenez.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...