AlhondigaBilbaok elikadura osasuntsua sustatuko dauen ‘Alhondiga Txiki’ bildumako lehen liburua kaleratu dau
2007-11-20 17:25AlhondigaBilbao alkartea editore lanetan hasi da, ‘El Caracol visita Bilbao - Marraskiloa Bilbora dator’ izeneko argitalpenagaz. Lan horrek, modu xume eta dibertigarrian, 'slow food' izeneko nutrizino mobimentuaren baloreak zabaldu nahi ditu Bilboko umeen artean.
Musikea ideiak eta mezuak zabaltzeko
2007-11-20 17:08 MusikeaLau urteko ibilbidean 120 kontzertu baino gehiago emon ostean, Kloratita taldeak 'Inoiz baino gehiago... komunismoa' izeneko hirugarren diskoa, bikotxa, aurkeztu dau.
'Arazi', Noizean Behin gatikarren bigarren lana
2007-11-20 14:51 MusikeaUrte eta erdi herririk herri kontzertuak emoten ibili ostean, ikasitakoak disko honetan erakusten dituezala autortu dabe taldekideek. 'Helburu bakarra izan dogu: diskoa dinamikoa izatea', dinoe.
Ordenagailuaren aurrean lan egiteko gorputz-jarrera egokiak
2007-11-20 14:47Ergonomoena da azken berbea, eurek esango deuskue zein dan gorputz-jarrerarik zuzenena eta egokiena. Mahaia eta jarleku egokiak, nahitaezkoak dira. Mahiaren altuerea, ordenagailuaren posizinoa (gorputza okertu barik edo samea okertu barik lan egiteko posizinoan), mahaiaren sakontasuna (pantailea hurregi egon ez daiten) eta ukondoak mahaiaren gainean egon daitezen (eta ez airean).
Berri Txarrak eta Katamaloren lanak laster salgai
2007-11-20 14:05 MusikeaDurangoko 42. Euskal Liburu eta Disko Azokea ate joka dagoala, zemendiaren 28an, Katamaloren lehen CDa eta abenduaren 5ean, Berri Txarrak taldearen ‘Zertarako Amestu DVDa kaleratuko ditu Gor diskoetxeak.
Amaia Monterok La Oreja de Van Gogh itxi eta bakarkako ibilbideari ekingo deutso
2007-11-20 12:12 MusikeaLa Oreja de Van Gogh taldeak 2008rako disko barria iragarri dau baina abeslaria ez da Amaia Montero izango, izan be, taldearen 11 urteko ibilbideari agur esan eta bakarkako ibilbideari ekingo deutso.
Gregorio Monrealek gaur jasoko dau Eusko Ikaskuntzearen Humanidade Saria
2007-11-20 11:28 sariak-autortzakEusko Ikaskuntza-Euskadiko Kutxaren XIII. Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzia saria emateko ekitaldia Donostiako Foru Jauregian izango da gaur, 18:30ean hasita.
Monrealek arlo juridikoan, historikoan, kulturalean eta akademikoan egindako lana aintzat hartu dabe epaimahaiko kideek.
Irazoki, folketik rockera
2007-11-20 10:36 MusikeaMusikari arina eta gitarrista fina izateaz gan, kantak ondo tratetako doea dau Joseba Irazokik. 'Nire aurreko diskoetan folk doinuak izan dira nagusi. Orain, gitarra elektrikoen pisua igarten da', dino artisteak.
Jon Martin finalera
2007-11-19 14:59 BertsolaritzeaEskoriatzan astegoienean jokatutako Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehen finalaurrekoan, Jon Martin oiartzuarrak irabazi eban zuzeneko txartela eta Jexux Mari Irazu eta Unai Agirre gertu izango dira, puntuazinoaren arabera behintzat.
Euskerearen Legearen 25. urteurrena izango da XI. Jagon Jardunaldietako ardatz nagusia
2007-11-19 09:54 Euskerea berbagaiEuskaltzaindiak XI. Jagon Jardunaldiak egingo ditu zemendiaren 23an, barikua, Bilboko egoitzan, 'Euskerearen Legea, 25 urte Euskal Autonomia Erkidegoan' gaiaren inguruan.
Pakea Bizkaia 2009 belaontziak Cabo Verde atzean itxi eta gero eta hurrago ditu Ekuadorreko barealdiak
2007-11-16 15:48 Euskaldunak munduanUnai Basurkok eta Gonzalo Gandariasek arrain hegalarien bisitea be izan dabe eta batzuk bizkaitarren sareetan ‘jausi’ dira. Era horretara, eguneroko menua apur bat aldatu eta arrain hegalaria tximinoiagaz preparetako modua izan dabe.
Bilboko Txistularien Udal Bandeak 'Hala ere' diskoa kaleratu dau
2007-11-16 14:53 MusikeaAkordeoia omentzen dauen disko barria gaur aurkeztu dabe Bilboko Udaletxean. Diskoan, Xabier Letek eta Lourdes Iriondok 1974an egindako kanta bat edota Kepa Junkerak egindako beste bat jasoten dira, besteak beste.
Seiurte eta Martxoak 31 taldeen zuzenekoak dakarz Estoldetan zigiluak
2007-11-16 12:58 MusikeaEstoldetan zigiluak Durangaldeko Seiurte eta Martxoak 31 taldeek Plateruenan zuzenean grabautako lan potoloak aurkeztu ditu aurtengo Durangoko 42. Euskal Liburu eta Disko Azokarako.
‘Oskorri Banda Band’ diskoaren aurkezpena Galizian
2007-11-16 11:03 Musikea Oskorrik bere ‘Oskorri Banda Band’ disko barria Frantzian, Italian, Catalunyan, eta Euskal Herriko eta Espainiako hainbat lekutan aurkeztu ondoren, Galizian gauza bera egiteko aukerea izango dau astegoien honetan.Elkar argitaletxeak CD formatuan editauko dau Mikel Laboaren ‘Lekeitioak’ diskoa
2007-11-16 10:13 MusikeaEgokitze lan honetan, 1988. urtean LP bikotxeko formatuan kaleratutako lanaz gan, haren aurreko eta geroko diskoetan agiri diran ildo bereko kantu figuratibo esentzialenak batu nahi izan ditu artisteak, zeozelan bere sorkuntzarik intimoena bateratu eta dokumentatu guran.
Berlineko Expolinguak 20. ekitaldiari ekingo deutso zemendiaren 16tik 18ra bitartean
2007-11-15 17:20 Euskerea berbagaiAurtengo edizinoan, 200 erakusle eta 15.000 bisitari inguru izango dira. Aurten, Kataluniako Institut Ramon Llull eta Galiziako Xuntako Hizkuntza Politikarako Idazkaritzea izango ditu bidaide euskal ordezkaritzeak.
'Mortadelo eta Filemon' eta TMEO aldizkaria omenduko ditu Getxoko Komiki Azokeak
2007-11-15 14:05 KultureaZemendiaren 23tik 25era, binetearen mundua protagonistea izango da Getxon. Aurten, azokeak 6 urteko ibilbidea beteko dau eta, hori ospatzeko, gune barri bat izango dau: Manga Gunea. Bestalde, azokeak Ibáñez artistea eta TMEO aldizkaria omenduko ditu.
Patxi Baztarrika: ‘herri erakundeetan ez dago euskerearen areriorik’
2007-11-15 13:50 Euskerea berbagaiEuskerea beti barri negatiboakaz eta gorabeherakaz identifiketea kritikau dau, ‘euskereari ez deutsagulako ezelako mesederik egiten’, eta ‘erakargarritasunagaz, baliogarritasunagaz, gozamenagaz eta alkarbizitzagaz lotzearen aldeko deia egin dau, ‘euskereari benetan arnasbidea emongo baldin badeutsagu’.
‘Asian Draws’ by Judas Arrieta
2007-11-15 11:37 Euskaldunak munduanZemendiaren 16an ‘Asian Draws’, Judas Arrieta (Hondarribia, 1971) euskal artistearen marrazki barrienak dituan erakusketea inaugurauko da Shanghai-ko Euskal Etxean. Erakusketea urte amaierara arte ikusi ahal izango da.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...