'Ahotsa, hitzak, hizkuntzak', euskal olerki-antologia liburua aurkeztuko dau Euskaltzaindiak

Bizkaie! 2010-10-05 18:11   Kulturea

Pablo González de Langarica eta Sebastian Gartzia Trujillo dira lan honen paratzaileak eta eurek erabagita, hamar idazleren olerkiak agiri dira liburuan: batetik, euskeraz idazten daben bost egilerenak (Juan Mari Lekuona, Bitoriano Gandiaga, Gabriel Aresti, Xabier Lete eta Bernardo Atxaga), eta bestetik, gaztelaniaz idazten daben beste bost poetenak: Angela Figuera, Blas de Otero, Javier de Bengoechea, Jorge González Aranguren eta Blanca Sarasua.

Liburua euskal olerki-antologia da eta euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez eginda dago, hau da, olerki guztiak jatorrizko hizkuntzan ez eze, aitatu beste hiru hizkuntzetan be agiri dira eta, horregaitik, liburuaren izenburua potoloa da: Ahotsa, hitzak, hizkuntzak, Voz, palabras, lenguas, Voix, mots, langues, Voice, words, languages, hain zuzen be. Pablo González de Langarica eta Sebastian Gartzia Trujillo dira lan honen paratzaileak eta eurek erabagita, hamar idazleren olerkiak batzen dira liburuan: batetik, euskeraz idazten daben bost egilerenak (Juan Mari Lekuona, Bitoriano Gandiaga, Gabriel Aresti, Xabier Lete eta Bernardo Atxaga), eta bestetik, gaztelaniaz idazten daben beste bost poetenak: Angela Figuera, Blas de Otero, Javier de Bengoechea, Jorge González Aranguren eta Blanca Sarasua.

Olerkariak aukeratu ondoren, bakotxaren poemak hautatzeko González de Langaricak eta Gartzia Trujillok beste espezialistakana jo dabe: 'Espezialista horreei egokitu jake olerkiak hautatzea ez eze, hautu horren arrazoiak be azaltzea sarreratxu labur banatan'. Aditu horreek honako honeek dira: Jon Kortazar, Pello Zabala, Kirmen Uribe, Amaia Iturbide eta Iñaki Aldekoa, batetik, eta Jose Ramón Zabala, Juan José Lanz, José Fernández de la Sota, Felipe Juaristi eta Seve Calleja, bestetik.

Itzulpen-lanetan ibili diranak, barriz, ondokoak dira: Luigi Anselmi, Felipe Juaristi, Jose Ramon Zabala eta Amaia Iturbide, euskal izulpenetarako. Euskeratik frantsesera Hélène Laurent eta Itxaro Borda arduratu dira. Eta ingeleserako itzulpenak Eli Tolaretxipik eta Amaia Garbantxok egin ditue.

Datorren barikuan, urriak 8, Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan egingo dan aurkezpenean, Bernardo Atxagak eta Blanca Sarasuak poema batzuk irakurriko ditue.


Gabriel Arestiri omenaldia

Liburuaren aurkezpenaren ostean, Euskaltzaindiak Gabriel Aresti zana (Bilbo, 1933-1975) omenduko dau. Aresti poeta handia euskaltzain urgazle be izan zan, eta -ezaguna da- euskara batuaren bultzatzaile handienetarikoa izan zala.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu