Tequila agertokietara bueltauko da Bibao BBK Live Jaialdian
2008-03-26 11:12 MusikeaTalde espainiar-argentinarra 25 urte egon da deseginda baina orain, barriro alkartu eta 10-12 kontzertu eskainiko ditue garagarrilean eta abuztuan.
Ruper Ordorikak apirilaren 10ean kaleratuko dau ‘Hamar terdietan’ izenburuko zuzeneko diskoa
2008-03-26 10:45 Musikea2006ko urriaren 26an eta 27an, Bilboko Kafe Antzokian zuzenean grabautako kantak zein irudiak batuko ditu lan barriak CD eta DVD batean.
Euskal etxeetako euskera irakaslegaiak trebatzeko programa barria jarri dabe martxan
2008-03-25 17:07 Euskaldunak munduanEusko Jaurlaritzearen 'Euskara Munduan 2008-2011' egitasmoak Argentina, Txile, Brasil, Peru eta Kolonbiako euskerazko 28 irakaslegai trebatuko ditu. Taldeak irakas-molde bera segiduko dau: Internet bidezko eskolak, Euskal Herritik tutorizauta, eta barnetegi bi urtean.
Sarako Biltzarrak inoiz baino idazle gehiago batu ditu
2008-03-25 13:46Aurten, Biltzarraren 25. urteurrenean, Arbelbide eta Peillen idazleak omendu zituan. Lapurdiko herrian 130 idazle baino gehiago batu ziran literaturgileen eta irakurleen alkarrizketarako ferian.
Acido C donostiarren zuzenekoek publikoa atrapau dabe
2008-03-25 10:31 MusikeaFunky, soul, disko house, acid jazz eta jantzarako musika baltza egiten dabe. Kontzertuei jagokenez, Donostiako Fnac aretoan izango dira martiaren 27an eta Bilbokoan 28an; gero, barriro joko dabe Donostian, Doka aretoan, apirilaren 12an.
Barakaldoko X. Manga eta Anime Jardunaldiak izango dira martiko azken astean
2008-03-18 13:24 jardunaldiakTopaketen indarguneak anime emonaldiak izango dira, duda barik, bai telesaioenak bai eta pelikulenak be. Martiaren 25etik 29ra bitarteko jardunaldiak goizez eta arratsaldez egingo dira, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:30era. Sarrerea eta antolatzen diran lehiaketa eta jardueretan parte hartzea dobakoa da.
Andere Arriolabengoak zuzenean lortu dau finalerako txartela Aramaion
2008-03-18 13:04 BertsolaritzeaGasteizko Principal antzokian apirilaren 5ean jokatuko dan Arabako Bertsolari txapelketako finalean honako bertsolari honeek izango dira: Manex Agirre, Asier Otamendi, Iñaki Viñaspre, Oihane Perea, Andere Arriolabengoa eta Zigor Enbeita.
Durangoko bonbardaketea gogoan hartuko dabe jazoerearen 71. urteurrenean
2008-03-18 11:13Udalak eta Gerediaga Elkarteak hainbat ekimen antolatu ditue martiaren 31ren harian. Toti Martinez de Lezea idazleak, berbarako, bonbardaketearen ganeko argitaratu bako idazkia irakurriko dau.
'Ikusi eta Ikasi' programeak partaidetza marka guztiak hobetu ditu aurtengo edizinoan
2008-03-17 17:01 Euskerea berbagaiProgramearen laugarren edizino arrakastatsu honi amaierea emoteko, Pirritx eta Porrotx pailazoek umeen minbizia ardatz dauen 'Eskerrik asko' izenburuko ikuskizuna taularatuko dabe apirilaren 5ean, zapatua, (goizean eta arratsaldean) Bilbon, Kasillako Kirol Pabilioian.
Augustin Zubikarai ipuin lehiaketako XII. edizinoko irabazleak jakinarazo ditue
2008-03-17 10:03 sariak-autortzakIdazle eta kazetari ondarrutarra omentzeko antolatutako sarian honako honeek izan dira irabazleak: Lehen Hezkuntza mailan, Irati Azkarate Gaztelu sorgindua lanagaz; Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailan, Ainara Zendoia Koloretako errotuladorea lanagaz; eta Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailan, Aitzol Guenaga Ametsen Basoa lanagaz.
Julen Zelaietak jantzi dau Nafarroako txapela
2008-03-17 09:35 BertsolaritzeaZapatu arratsaldean Elizondoko Lur aretoan izandako finalean, 27 urteko beratarrak 418 puntu lortu zituan. Jon Barberena geratu zan bigarren (409,5 puntugaz) eta Julio Soto hirugarren (408 puntugaz). Laugarren, Erika Lagoma sailkatu zan (403 puntugaz).
HAEEk 25. urtebetetzearen harian, hiru jardunaldi antolatu ditu barrikuntzea ardatz hartuta
2008-03-14 15:37Hiru jardunaldiak Gasteizen, Bilbon eta Donostian izango dira, eta itzal handiko personak izango dira hizlari, besteak beste, Juanjo Mena, Koldo Saratxaga, Andu Lertxundi, Patxi Baztarrika edo Daniel Innerarity.
'Gastronomia gida' eta 'Pintxo bonoa' aurkeztu ditu Gernikako Turismo Sailak
2008-03-14 14:34 Jan edanakBisitarien artean ondare kultural eta gastronomikoa ezagutarazoteko asmoz, Gernika-Lumoko Udaleko Turismo Sailak eta ostalaritza eta merkataritzako ordezkariek hainbat ekimen abiarazo ditue. Horreen artean, esanguratsuenak 'pintxo bonoa' eta 'gida gastronomikoa' dira. Elai Alai aretoan aurkeztu ditue.
Kultur Errota kultur zirkuituak 200 emonaldi eskainiko ditu aurten
2008-03-14 14:09Formatu txikiko baina kalidade handiko kultur ekitaldiak herriz herri eroaten dituan zirkuituak hiru helburu nagusi ditu: herrietako euskerazko kultur eskaintza aberastea, euskerazko kultura kontsumiduteko ohiturea sortzea eta, azkenik, kulturgileen produkzinoa sustatzea.
Musikearen Akademiak Bira Onenaren Saria emon deutso Fito&Fitipaldis bandeari
2008-03-14 11:42 MusikeaUrte berean bira bi egin egin, sarrera guztiak saldu eta arrakasteak jota ez hilteko gai dan bandea da Fito & Fitipaldis. Bira bat 'Por la boca vive el pez' (2006) estudioko bosgarren diskoagaz egin dau Fito Cabrales Platero y Tú taldeko kide ohiak; bestea, 'Dos son multitud' izeneko biratxua, Andrés Calamaro argentinarragaz.
Elebidek ahozko arreteagaz lotutako kexak jaso ditu gehien bat
2008-03-14 11:11 Euskerea berbagai'Herri-aginteen obligazinoa da hizkuntza eskubideak betetea'. Hori errespetetako helburuagaz sortu eban Jaurlaritzeak Elebide. Bere jarduerearen lehenengo urtebetean, Elebide zerbitzuan danetara 248 inzidentzia jaso edo erregistrau dira. Horreetatik 207, kexak izan dira.
The Sonics taldeak Bilbon joko dau III. Noise On Tour Rocks Jaialdian
2008-03-14 11:00 MusikeaNoise On Tour Rocks jaialdiaren hirugarren edizinoa maiatzaren 31n egingo da Bilboko Kafe Antzokian, eta The Sonics garaje talde historikoa ekarriko dau lehenengo aldiz Euskal Herrira.
Irakurketea sustatzea helburu daben jardunaldiak antolatu ditu AlhondigaBilbaok
2008-03-13 17:47 jardunaldiakAlhondigaBilbao zentroak antolatutako 'Irakurketea eta irakurleak mende barrirako' zikloaren azken jardunaldietan, ume eta gazte literaturearen bitartez irakurlea zelan eregiten dan aztertuko da apirilaren 3an eta 4an.
Gatz Harana (Araba) Aste Santuan zabalduko dabe
2008-03-13 17:05Igaz Gatz Haranera ia 650 persona hurreratu baziran Aste Santuan, aurten kopuru hori gainditzea espero da. Izan be, orain 15 egun lehenengo erreserbea egin zanetik gaur arte, 229 lagunek emon dabe izena Aste Santuko bisita gidatuetarako.
Egunkari digitalak eta mezularitza orriak izan ziran webgune bisitatuenak 2007ko azken hiruhilekoan
2008-03-13 14:24Web-orri bisitatuena elcorreodigital.com izan zan. Internet erabiltzaileen artean % 12,7k jo eben bertara, 98.900 aitamen izanik guztira. Hurrengo komunikabide bisitatuenak diariovasco.com (% 7,1) eta marca.es (% 5,3) izan ziran.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...