Brain Pollution eta The Wyns Italiako taldeek Bilborocken joko dabe

Bizkaie! 2010-10-14 10:46   Musikea

Brain Pollution eta The Wyns Italiako taldeek Bilborocken (Mesedeetako kaia, 1, Bilbo) joko dabe gaur, hilak 14, 20:00etan hasita, Bilboko Udaleko Enplegu, Gazteria eta Kirol Sailak eta Torino eta Vareseko udalek sinatutako hitzarmenari esker. Kontzertua dobanekoa da.

Brain Pollution eta The Wyns Italiako taldeek Bilborocken (Mesedeetako kaia, 1, Bilbo) joko dabe gaur, hilak 14, 20:00etan hasita, Bilboko Udaleko Enplegu, Gazteria eta Kirol Sailak eta Torino eta Vareseko udalek sinatutako hitzarmenari esker. Hitzarmen horren bidez musika-taldeen trukea egiten da uri horreetako musika-lehiaketan joteko. Kontzertua dobanekoa da.

2008an hasi zan musika-taldeen trukea egiten Varese uriagaz. Aurtengo maiatzean, Bilboko talde bik, Wild Thing eta Último Día taldeek jo eben Torinoko Student Performing Festival jaialdian, 2010ean Gazteriaren Europako Uriburuan jo eben europar gazteen egunean. Eszenatokian, Bilboko taldeak ez eze, Frantziako, Holandako eta Belgikako taldeak izan ziran egun haretan. Bilboko talde bi horreetako kideak 20 urtez beherakoak dira eta Bilborockeko instalazinoetan egiten ditue ensaioa. Gainera, musika-sari batzuk be eskuratu ditue dagoeneko. Garagarrilean Maderacore pop-rockeko taldeak Varesen jo eban, hango Notturno Giovani-k antolatutako Summerfest jaialdian. Talde hori izan zan 2008an Bilboko talde barrien lehiaketako irabazlea.

Bilborocken jo eben talde italiarrek be baditue zenbait sari. Brain Pollution taldea Torinoko lau gaztek osotzen dabe eta indi-grunge-alternative-stone egiten dabe; talde horrek Torinoko Pagella Non Solo Rock lehiaketako irabazlea izan da. Varesetik The Wyns taldeko bost kideak etorriko dira; honeek indi-rock musikea egiten dabe eta Va Sul Palco lehiaketea irabazi eben.

Bilboko Udaleko Enplegu, Gazteria eta Kirol Saileko zinegotzi ordezkaria dan Jon Sustatxak azpimarratu egin gura izan dau dau sailak musikari gazteei laguntzeko eta euren jarduerea sustatzeko egiten dauen lana eta haren berbetan 'ekimen honen bidez talde barriei, 16 eta 30 urte bitarteko gazteek osotutako eta musika-munduan profesionalak ez diran talde barriei aukerea emon gura jake zuzenean joteko nazinoarteko proiekzinoa daben Europako beste uri batzuetan'.

Bilboko Udalak talde barriei laguntzeko programei buruzko informazinoa edo horreetan parte hartu gura daben taldeek Bertoko Taldeen Erroldan izena emon behar dabe helbide elektroniko hau erabiliz: www.bilbao.net/bilborock. Holan, trukeetan eta bertako kontzertuetan parte hartu ahal izango dabe euren lanak aurkezteko eta jentearen aurrean joten hasteko.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu