Gabriel Arestiren Eguna ospatuko da Bilbon

Bizkaie! 2010-10-13 18:10   jardunaldiak

Gabriel Aresti izango da Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatu dauen Bilbaopoesia Bilboko Poesia Astearen zabaltze jardunaldiaren protagonista. Aurten bere hamaikagarren edizinoa ospatzen dauen poesia zikloa urriaren 14tik 24ra ospatuko da, Bidebarrieta Kulturgunean batez be.

Bilboko Udalak Gabriel Arestiren Eguna ospatuko dau bihar, hilak 14, poeta bilbotarrari eskainitako literatura-topaketa bategaz. Ekitaldia arratsaldeko 19:30etan hasiko da, Bidebarrieta Kulturguneko ekitaldi aretoan, antolatzaileek adierazo dabenez. Beraz, Gabriel Aresti izango da Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatu dauen Bilbaopoesia Bilboko Poesia Astearen zabaltze jardunaldiaren protagonista. Aurten bere hamaikagarren edizinoa ospatzen dauen poesia zikloa bihartik urriaren 24ra ospatuko da, Bidebarrieta Kulturgunean batez be.

Biharko ekitaldia Jon Kortazar idazle eta Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Literatura katedradunak gidatuko dau. Hizlariak Harri ta herri obrearen egileari buruz egingo dau berba, eta tartean, Juan Kruz Gurrutxagak Arestiren poesia batzuk irakurriko ditu. Ekitaldia euskeraz egingo da.

Bilbaopoesian izen handiko poetek eta idazleek hartuko dabe parte, besteak beste, Juan Carlos Mestre, Andres Neuman edo Kirmen Uribek. Eurekaz batera, Bilboko poetak be izango dira, adibidez, Jose Fernandez de la Sota eta Pablo Gonzalez de Langarika.

Aurtengo poesia topaketek Miguel Hernandez poetea eta 1927ko belaunaldi osoa omenduko dabe urriaren 19an egingo dan errezitaldiagaz eta 30ean Campos Eliseos Antzokian egingo dan poesia ikuskizunagaz. Gainera, urriaren 24an, Umeen VIII. Poesia Lehiaketako sariak banatuko dira.

Bilbaopoesiako ekitaldietarako sarrerea librea eta dobakoa izango da, urriaren 30ean Campos Elíseos antzokian egingo dan poesia ikuskizunerako izan ezik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu