Maiatzaren 23an amaituko da XX. Rikardo Arregi Kazetaritza Sarietara lanak aurkezteko epea
2008-03-31 19:10Urtez urte euskerazko kazetaritzearen kalidadea, bikaintasuna eta barrikuntzea bultzatzea dira Rikardo Arregi Kazetaritza Sarien helburuak.
Antzerkia, ikastaroak eta eskola-lehiaketea Bilbon ume eta gazteen antzerkizaletasuna sustatzeko asmoz
2008-03-31 18:18Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, haur eta gazteei arte eszenikoak hurreratzeko konpromisoari eutsiz, umeentzako antzerki-programazino potoloa abiarazo dau, bai eta BilbaoEszenan eratuko diran umeei eta familiei zuzendutako ikastaro eta tailer barriak be.
Webguneak diseinetan ikasteko ikastaroa eskainiko dabe Bilbon, Otxarkoaga barrutian
2008-03-31 17:14Ikastaroak 15 orduko iraupena izango dau eta aukera askeko unibersidade-kredituak emongo ditu. Ekimena apirilaren 5etik 26ra bitartean egingo da eta 18 eta 30 urte bitarteko Bilboko gazteei zuzenduta dago.
Tokiko Agenda Digitalen ganeko I. Ikastaroa Bilbon, gaurtik barikura
2008-03-31 15:51Prestakuntza ikastaroa lekuan lekuko administrazinoei, udal alkarteei eta lekuan lekuko garapen digitala bultzatzeko helburua daben erakundeei zein personei zuzenduta dago. Ikastaroan, estrategiak eskainiko ditue informazino-gizartea maila lokalean garatzeko. Jardunaldiak Euskalduna Jauregian izango dira.
Gernika-Lumoko Udal liburutegiak urte osorako programazinoa antolatu dau
2008-03-31 15:17Irakurzaletasuna bultzatzea da programazinoaren helburu nagusia eta maiatzean emongo jako hasierea. Ekimenak 4-12 urte bitarteko umeei zuzenduta dagoz.
Bilboko Aste Nagusiko pop rock lehiaketan parte hartzeko oinarriak argitaratu ditue
2008-03-31 14:42 MusikeaErakustaldian parte hartzeko maketak aurkezteko epea apirilaren 1ean zabalduko dabe. Maiatzaren 15era arte (biak barne) egongo da izena emateko aukerea, baina beranduago heltzen diran lanak be onartuko dira, aitatutako epearen barruan jarritako zigilu-markea badaukie.
Musika Bai!, umeentzako garagarrileko IV. musika-udalekuetan izena emoteko epea zabalik
2008-03-31 11:59 MusikeaMusika Bai! Bilboko Udal Musika Eskolako instalazinoetan egingo da garagarrilean zehar (Sorkunde kalea, 8), eta bi txanda antolatuko dira. Lehenengo Udalekua bagilaren 30etik garagarrilaren 11 bitartera izango da eta bigarrena, garagarrilaren 14tik 24ra.
Abby Mann hil da, 'Judgement at Nuremberg' idatzi eban gidoilaria
2008-03-28 12:21 BarriakPasa dan martitzenean hil da, ‘Judgement at Nuremberg’ filmeko protagonistetako bat, Richard Widmark, hil eta hurrengo egunean. 1961ean egindako pelikula honek bi Oscar irabazi zituan (danetara, 11 izendapen izan zituan): Egokitutako Gidoirik onenarena, Mannentzat, eta Aktore Onenarena, Maximilian Schellentzat.
Riders on the Storm eta The Blues Brothers Band taldeak be Bilbon
2008-03-28 09:11 MusikeaAurtengo Bilbao BBK Live Jaialdiaren kartela gero eta potoloagoa da eta antotzaileek iragarri dabenez, Riders on the Storm' (The Doors taldearen kide ohiak) eta The Blues Brothers talde estadubatuarrek garagarrilaren 6an emongo dabe kontzertua.
Anthony Minghella eta Richard Widmark joan dira
2008-03-27 18:12 BarriakAnthony Minghella zine zuzendari britainiar gaztea eta Richard Widmark aktore beteranoa egunotan hil dira.
Bilboko Artelan Berreginen Museoak familia osoari zuzendutako bisita-tailerrak antolatu ditu
2008-03-27 17:20Museoaren programeari hasierea emoteko, 'Zer gertatzen zaizu?' izeneko bisita-tailerra antolatuko da. Tailer horren helburua neska-mutilei museoko bilduma zabalaren bitartez artearen ganeko beste begirada bat proposatzea da.
Bisitak hilebete bakotxeko azken domekatan izango dira, domeka honetan, martiak 30, hasita.
Unai Basurko hamargarren munduko Imoca sailkapenean
2008-03-27 14:19 Euskaldunak munduanPortugaleteko itsasgizona aurtengo Imoca egutegian sartuta dago buru-belarri, maiatzean egingo dauen Transat Artemis estropadea preparetan. Estropadea Ingalaterrako hegoaldean, Plymouthen hasi eta Bostonen (AEB) amaituko da. Ia 3.000 milia egingo ditu bakarrik Ipar Atlantikoan zehar.
Joserra Senperenak Harkaitz Canoren poemetan oinarritutako diskoa atara dau
2008-03-27 13:54 Musikea'Dardaren interpretazioa' izeneko album barrian, Senperena Cano poetearen izen bereko liburuan oinarritu da. Piano, kontrabaju eta bateria hirukoteak joteko hamahiru lan instrumental osotu ditu blues estiloan: 'bluesa da errazen berba egiten dodan hizkuntzea'.
Gainsbourg musikari frantziarraren omenezko lana kaleratu dabe
2008-03-27 11:02 MusikeaOrain dala urte bi Serge Gainsbourg-en heriotzearen hamabosgarren urteurrena bete zanean, Juan Carlos Landa —Jocano- kantari donostiarrak gainsbourzaleak batu gura izan zituan kontzertu-omenaldia preparetako. Egitasmoa ez zan bete baina, orain, hainbat musikari batu dira 'Gainsbourg Gainbegiratuz' lana kaleratzeko.
Euskadiko 14.000 ikasle baino gehiagok emon dabe izena ONCEren XXIV. Eskola Lehiaketan
2008-03-26 17:19Estadu mailako ikastetxetako 8 eta 18 urte bitarteko ikasleek parte hartu leikie, irakasle batek zuzendutako hiru eta bost kidez osotutako taldeetan. Deialdi honetan, danetara, 472.103 gaztek emon dabe izena, Espainia osoko 3.667 ikastetxetakoak, eta 19.810 irakasleeen zuzendaritzapean.
Euskadiko Ikasleen Orkestreak EAEko hiru uriburuetan eta Bruselan joko dau apirilean
2008-03-26 16:52 MusikeaBilboko Juan Crisostomo Arriaga, Donostiako Francisco Escudero eta Gasteizko Jesus Guridi musika kontserbatorioetako erdi mailako ikasleek (14 eta 18 urte bitartekoek batez be) osotzen dabe Euskadiko Ikasleen Orkestrea.
Bilbao 2012 Agenda Digitalak webgunea jarri dau martxan
2008-03-26 16:50www.bilbao.net/agendadigital helbidean, menu txiki baten bidez, programa horretako zerbitzuak eta informazinoa ikusteko aukerea dago. Webgunera www.bilbao.net atariko banner baten bidez sar daiteke.
Jacques Etcheverry euskaltzain urgazlea hil da
2008-03-26 14:46Euskaltzaindiak jakinarazo dauenez, martiaren 22an, pasa dan zapatuan, hil zan Jacques Etcheverry euskaltzain urgazlea, 86 urte zituala. Ehorzketea gaur izango da, martiak 26, eguaztena, arratsaldeko 14:15ean, Donibane Lohizuneko eleizan.
Zirkuitoak bi antzezlan eskainiko ditu Bilbon, Antzerkiaren Nazinoarteko Egunagaz bat eginaz
2008-03-26 14:26 KultureaPrograma honen bultzadea sano esanguratsua da, batez be gogoan hartzen bada Euskadin Arte Eszenikoen alorrean dagoan zirkuitu amateur bakarra dala. Zirkuitoak 1.700 ikusle baino gehiago batu zituan 2007ko edizinoan, eta 2001ean abian jarri zanetik, 16.000 ikusle inguru erakarri ditu.
Bilboko jaietarako kartel lehiaketarako lanak aurkezteko epea zabalik dago
2008-03-26 13:52Egile bakotxak lan bi aurkeztu ahal izango ditu eta obra horreek originalak izan behar dabe. Karteleko testua honako hau izango da: 'Bilbao 2008, Aste Nagusia, Abuztuak 16-24 Agosto'. Lanak aurkezteko azken eguna 2008ko apirilaren 30a da, 13:00etara arte.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...