Mundakako Udalak webgune barria aurkeztu dau

Bizkaie! 2010-10-21 11:43

Mundakako web barria herritarrak eta Udala hurreratzeko helburuagaz jaio da, tramiteak eta hartu-emon administratiboak erraztuz. www.mundaka.org web barriagaz Mundaka Bizkaiko lehenengo udalerria da lehiatila bakar eta birtualaren bidez, 365 egunetan 24 orduan zabalik dagoana.

Mundakako Alkateak, Unai Rementeriak, eta Bizkaiko Diputadu Nagusiak, Jose Luis Bilbaok, www.mundaka.org Mundakako Udalaren webgune barria aurkeztu dabe, BiscayTIK proiektuaren eredua jarraituz eginda. Aurkezpenean BiscayTIK Fundazinoaren zuzendaria dan Ibon Oñate be izan da.

Mundakako web barria herritarrak eta Udala hurreratzeko helburuagaz jaio da, tramiteak eta hartu-emon administratiboak erraztuz. Web barriagaz Mundaka Bizkaiko lehenengo udalerria da lehiatila bakar eta birtualaren bidez, 365 egunetan 24 orduan zabalik dagoana.

Unai Rementeria Mundakako alkateak adierazo dauenez, udaletxera joan barik danetara 16 tramite egin ahal izango dira. Rementeria jn.ak aurreratu dauenez, honezkero mundakarren % 10 altan dagoz on line tramitazinorako BizcayTIK zerbitzuan eta aurrerantzean informazino kanpainea abiarazoko dabe Internet bidez egin daitekezan tramiteen barri zabaltzeko.

Jose Luis Bilbao Diputadu Nagusiak, barriz, BizcayTIK proiektuaren eskutik, Mundaka toki pribilejiatuan kokatu dala toki administrazino elektronikoaren alorrean adierazo dau. Era berean, 45 miloe eruroko inbertsinoa izango dauen BizcayTik proiektuaren helburuak zehaztu ditu: batetik, teknologia barriak herritarrei hurreratzea; bestetik, toki-admnistrazinoetako sistema informatikoak modernizetea eta, azken buruan, Bizkaia eredu izatea toki-administrazino elektronikoaren alorrean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu